Zer dan Aste Santua minutu baten azaldua

jueves, 7 de diciembre de 2023

Andra Maria sortzez garbia

Jai honetarako liturgia lagungarriak euskeraz.

Subsidios litúrgicos bilingües para esta fiesta.

Irakurgaiak euskeraz.

Bideoa.








 

ANDRA MARIAREN SORTZE GARBIA

Seminarioaren eguna: «Altxatu eta jarri zaitez bidean»

 

HASIERAKO OHARRA

 

            Mariaren Sortze Garbia ospatzeko batu gara. Gaurko egunean, eskerrak emon behar doguz Mariak gure fededun ibilbidean dauan esangureagaitik. Mariaren “baietzari” esker, Jainkoak bere bizilekua jarri eban gure artean

Maria Abendu aldiko Birjinak, egunean-egunean Jesukristoren etorrera gertatzen lagunduko deusku.

Urtero lez, gaur, Seminarioaren eguna ospatzen dogu: «Altxatu eta jarri zaitez bidean» goiburupean. Eskatu deiogun Jaunari gaur era apartekoz eukaristia honetan, kristau-alkarteen zerbitzuan, alkarregaz bide eginez, behar diran abade-bokazioen alde eta euren hezitzaileen alde.

 

Hasi gaitezan abestuz

 

ABESTIA: Maria sortu zinan…

 

ABADEAREN AGURRA

Maria Birjinaren Baietzaz,

bere etxea gure artean jarri eban

bakearen Jaungoikoa

egon bedi zuekin. 

 

DAMU OTOITZA

          Apaltasunez, eskatu deiegun Jaungoikoari eta anai-arrebei Eukaristia hau pozez ospatzeko behar dogun parkamena.

 

§  Zeu zara sendatzen eta parkatzen dauan maitasunaren Jaungoikoa. ERRUKI, JAUNA.

§  Zeu zara beteten dan Agintzariaren Jaungoikoa. KRISTO, ERRUKI.

§  Zeu zara huts egiten ez dauan itxaropenaren Jaungoikoa. ERRUKI, JAUNA.

 

Aintza

   Goratu daigun Jainko Aita pozez beterik, Kristo gure Jaun bakarraren bidez emoten deuskun bakeagaitik.

 

HITZAREN LITURGIA

 

Gn 3, 9-15. 20:

   Bibliako lehenengo liburuko pasarte honen bidez, Jainkoa alboratzeko dogun joera azaltzen jaku. Ondorengo irakurgaietan ikusiko dogunez, Jainkoak, guk huts egin arren, behin eta barriro eskeintzen deusku bere salbamena. Entzun daigun, ba, lehenengo irakurgai hau esker onez.

 

Erantzun-Salmoa:  97. Salmoa

 

            Salmoa kantatuz,  abestu deiogun Jainkoari kantu  barria, gu salbatzen ari dalako.

 

“ Kanta Jaunari, kantu barri”...

Ef 1, 3-6. 11-12:

   Jainko Aitak bere seme-alaba izateko aukeratu gaitu. Jesukristoren anai-arrebak gara. Maria da lehenengo aukeratua, baina ez bakarra; horregaitik, Jainkoa bedeinkatzera eta goratzera dei egiten deusku Paulo apostoluak.

                                                                                                                 

Lk 1, 26-38:

   Jaungoikoak ez deusku goitik behera ezarten bere salbamena. Eskeini egiten deusku. Mariaren baietzak beste baietz guztiei zabaldu deutse bidea. Euron bidez doa sendotzen Jainkoaren ekintza.

 

   "Aleluia"


 

JAINKO HERRIAREN OTOITZA

 

          Jaungoikoa Aitatzat sentitzen dabenen konfiantzaz, aurkeztu deioguzan bere herriaren beharrizanak, eta adierazo deiogun Berak eskatzen deuskunari eskuzabaltasunez erantzuteko prestasuna.

 

-  Eleizaren alde. Maria eredutzat hartuz, Barri Onari leial lotuta bizi eta Jainkoaren maitasuna hitzez eta egitez agertu daian. Eskatu deiogun Jaunari.

 

- Elizbarrutiko Seminarioaren, hezitzaileen, abadegaien eta euren buruari bokazinoaz galdetzen deutsenen alde. Jaunaren abotsa entzuteko adi egon daitezan gaurko eguneroko bizitzan. Eskatu deiogun Jaunari.

 

- Gizon eta emakume guztien alde, bakotxak bere izatetik alkarrenganako errespetoaz eta duintasunez, danon artean mundu hobeago bat eraiki dagigun. Eskatu deiogun Jaunari.

 

-  Hemen  alkartu gareanon alde. Mariaren antzera baietz esateko gai izan gaitezela Jaunaren deiari gure eguneroko bizitzan.  Eskatu deiogun Jaunari.

 

Zure indarra eta laguntza sentitu dagiguzala, Jauna, txarkeriaren lilurari uko egin eta Zuk egunero eskeintzen deuskuzuzan zuzentasun eta itxaropenezko bideetatik joan gaitezan. Errege bizi zara-ta gizaldi eta gizaldietan.

 

OHARRA DIRU BATZEARI

 

            Gaur batzen dan dirua Elizbarrutiko Seminarioarentzat izango da. Eskerrik asko eskuzabalak izateagaitik.

 

AZKEN OHARRA

 

   Senideok: Mariaren antzera, Jaungoikoak gugandik gura izan daikenera zabalik bizi izatera, bialtzen gaitu Eukaristia honek. Jainkoak egiten deuskun deiari erantzuteko ardureak eroan gagizala itxaropenez eta bihotzak zabalik bizi izatera.

 

                 “Ama maite Maria”











         




ANDRA MARIAREN SORTZE GARBIA

Día del Seminario: «Levántate y ponte en camino»

 

HASIERAKO OHARRA

 

            Mariaren Sortze Garbia ospatzeko batu gara. Gaurko egunean, eskerrak emon behar doguz Mariak gure fededun ibilbidean dauan esangureagaitik. Mariaren “baietzari” esker, Jainkoak bere bizilekua jarri eban gure artean

Maria Abendu aldiko Birjinak, egunean-egunean Jesukristoren etorrera gertatzen lagunduko deusku.

 

Hoy que también celebramos el Día del Seminario, con el lema «Levántate y ponte en camino», tendremos presentes de modo especial al Seminario de nuestra diócesis, a los seminaristas, formadores y también pediremos al Señor que siga suscitando vocaciones al ministerio presbiteral al servicio de las comunidades cristianas.

Hasi gaitezan abestuz

 

ABESTIA: Maria sortu zinan…

 

ABADEAREN AGURRA

 

Maria Birjinaren Baietzaz, bere etxea gure artean jarri eban

bakearen Jaungoikoa egon bedi zuekin. 

 

DAMU OTOITZA

          Bakuntasun eta apaltasunez, eskatu deiegun Jaungoikoari eta anai-arrebei Eukaristia hau pozez ospatzeko behar dogun parkamena.

 

§  Zeu zara sendatzen eta parkatzen dauan maitasunaren Jaungoikoa. ERRUKI, J.

§   Tú eres el Dios de la Promesa que se cumple. KRISTO, ERRUKI.

§  Zeu zara huts egiten ez dauan itxaropenaren Jaungoikoa. ERRUKI, JAUNA.

 

Aintza

   Goratu daigun Jainko Aita pozez beterik, Kristo gure Jaun bakarraren bidez emoten deuskun bakeagaitik.

 

HITZAREN LITURGIA

 

Gn 3, 9-15. 20:

   Bibliako lehenengo liburuko pasarte honen bidez, Jainkoa alboratzeko dogun joera azaltzen jaku. Ondorengo irakurgaietan ikusiko dogunez, Jainkoak, guk huts egin arren, behin eta barriro eskeintzen deusku bere salbamena. Entzun daigun, ba, lehenengo irakurgai hau esker onez.

            En el libro del Génesis, se nos narra a través de unas imágenes, cómo el hombre se aparta de Dios; pero Dios sigue ofreciendo su salvación.

 

Erantzun-Salmoa:  97. Salmoa

            Salmoa kantatuz,  abestu deiogun Jainkoari kantu barria, gu salbatzen ari dalako

            Con las palabras del salmo, cantamos a nuestro Dios. El, a pesar de nuestras infidelidades, viene a salvarnos.

            “Kanta Jaunari, kantu barri”

 

Ef 1, 3-6. 11-12:

   Jainko Aitak bere seme-alaba izateko aukeratu gaitu. Jesukristoren anai-arrebak gara. Maria da lehenengo aukeratua, baina ez bakarra; horregaitik, Jainkoa bedeinkatzera eta goratzera dei egiten deusku Paulo apostoluak.

San Pablo alaba a Dios porque nos ofrece su salvación. Todo es una historia de amor.

                                                                       

Lk 1, 26-38:

   Jaungoikoak ez deusku goitik behera ezarten bere salbamena. Eskeini egiten deusku. Mariaren baietzak beste baietz guztiei zabaldu deutse bidea. Euron bidez doa sendotzen Jainkoaren ekintza.

            Toda la vida de María, es un “SI”, a la voluntad de Dios. De esta forma, aparece Jesús en el mundo.

   "Aleluia"

 


JAINKO HERRIAREN OTOITZA

 

          Jaungoikoa Aitatzat sentitzen dabenen konfiantzaz, aurkeztu deioguzan bere herriaren beharrizanak, eta adierazo deiogun Berak eskatzen deuskunari eskuzabaltasunez erantzuteko prestasuna.

 

-  Eleizaren alde. Maria eredutzat hartuz, Barri Onari leial lotuta bizi eta Jainkoaren maitasuna hitzez eta egitez agertu daian. Eskatu deiogun Jaunari.

 

- Por nuestro Seminario diocesano, por sus formadores, por los seminaristas y por quienes se preguntan por su vocación, que sepan discernir los signos de las llamadas de Dios a trabajar en su mies. Eskatu deiogun Jaunari.

 

- Gizon eta emakume guztien alde, bakotxak bere izatetik alkarrenganako errespetoaz eta duintasunez, danon artean mundu hobeago bat eraiki dagigun. Eskatu deiogun Jaunari.

 

- Por quienes nos hemos reunido aquí,  seamos conscientes  de la urgencia vocacional, a fin de que no falten quienes respondan a la llamada de levantarse y ponerse en camino  para entregar sus vidas al servicio de las comunidades cristianas.  Eskatu deiogun Jaunari.

 

Zure indarra eta laguntza sentitu dagiguzala, Jauna, txarkeriaren lilurari uko egin eta Zuk egunero eskeintzen deuskuzuzan zuzentasun eta itxaropenezko bideetatik joan gaitezan. Errege bizi zara-ta gizaldi eta gizaldietan.

                                                                          

OHARRA DIRU BATZEARI

            Recordad que la colecta de hoy estará destinada a nuestro Seminario Diocesano. Gracias por vuestra generosidad.

AZKEN OHARRA

 

   Senideok: Mariaren antzera, Jaungoikoak gugandik gura izan daikenera zabalik bizi izatera, bialtzen gaitu Eukaristia honek. Jainkoak egiten deuskun deiari erantzuteko ardureak eroan gagizala itxaropenez eta bihotzak zabalik bizi izatera.

            María será siempre para nosotros un ejemplo de seguimiento a Jesús. La celebración de esta fiesta, nos anime a vivir nuestra vocación cristiana.

                 “Ama maite Maria.”

         
 






IRAKURGAIAK
Abenduak 8
Gn 3, 9-15. 20

Genesis liburutik
Jaungoiko Jaunak gizonari dei egin eta esan eutson: «Non zara?» Eta harek erantzun: «Baratzean ibilten asmau zaitut, eta bilosik nengoalako, bildurrez
gorde egin naz». Jaunak orduan: «Eta nok esan deutsu bilosik zengozana? Jatea galazo neutsun zugatzetik jan al dozu?» Gizonak erantzun: «Lagun ipini deustazun emakumeak emon deust haretatík, eta nik jan» Orduan Jaungoiko Jaunak esan eutson emakumeari
«Zer egin  dozu?»  Emakumeak  erantzun:  «Sugeak
atzipetu nau, eta nik jan».
Orduan Jaungoiko Jaunak sugeari esan eutson: «Hori egin dozulako,
madarikatua izango zara abere guztien eta landako piztia guztien artean; sabel-ganean ibiliko zara, narraz; zure bizitzako egun guztietan hautsa jango dozu.
Hasarrea sortuko dot zure eta emakumearen artean, zure jatorriaren eta harenaren artean; honek buruan emongo deutsu, zuk orpotik helduko deutsazunean”
Gizonak emazteari “Eba” jarri eutson izena, bizidun guztien ama dalako.


97. salmoa
Kanta Jaunari kantu barri,
egin bai ditu hainbat harrigarri
Kanta Jaunari kantu barrí,
egin bai ditu hainbat harrigarri.
Bere eskoiak emon deutso garaipena,
bere beso santuak.  
Ezagutuazo dau Jaunak Beragandiko garaipena,
agertu dau atzerrien aurrean bere zuzentasuna.
On eta leial izan dala gogoratu dau,
Israel etxeari buruz.
  
Ikusi dabe lur-muga danak
gure Jainkoagandiko garaipena.
Lur osoa, egiozu txalo Jaunari,
egin oihu eta irrintzi, egin eresi.  








Ef 1, 3-6.11-12
San Paulo Apostoluak Efesotarrei
Bedeinkatua izan bedi Jainkoa,
Jesukristo gure Jaunaren Aita, Espirituaren era guztietako bedeinkapenez zeruan Kristogan bedeinkatu gaituana.
Haregan aukeratu ginduzan,
mundua sortu baino lehen, bere aurrean, maitasunez,
santu eta errubako izan gaitezan.
Aurrez aukeratu ginduzan bere seme-orde izateko,
Jesukristoren bidez,
bere nahiaren onberatasunez; bere Seme maiteagan
hain ugari emon deuskun graziaren aintzak
Bera gorespenez bete dagian.
Kristogan oinordeko gara geu ere; horretara deituak izan gara, gauza guztiak Berak nahi dauanez egiten dituenaren erabagiz. Eta Kristogan uste on izan genduanok, Jainkoaren aintzaren gorespen izango gara.


Ebanjelioa Lk 1, 26-38

Aleluia  Lk 1, 28b.42b

Poztu zaitez, María, graziaz bete hori:
Jauna zugaz;
bedeinkatua zu emakumeen artean

Aldi haretan, Gabriel aingerua bialdu eban Jaungoikoak, Nazaret deritxon Galileako herri batera, birjina bategana; Dabiden etxeko Josegaz ezkontzeko berbea emonda egoan birjinea, eta María eukan izena
Aingeruak, haren etxean sartuta, esan eutson: «Poztu zaitez, graziaz bete hori: Jauna zugaz». Ikaratu egin zan María, berbok entzutean, eta pentsetan jarri zan zer izan ete eitekean halako agurra.
Aingeruak, orduan: «Ez izan bildurrik, Maria Jaungoikoaren ederra aurkitu dozu. Begira, sabelea sortu eta semea izango dozu; eta Jesus ezarriko deutsazu izena. Handia izango da; Goi-Goikoaren Semea deituko deutsoe; eta Jainko Jaunak Haren aita Dabide errege-aulkia emongo deutso; Jakoben etxean errege izango da beti, eta Haren erregetzak ez dau azkenik izango».
Baina Mariak orduan aingeruari: «Zelan izan leiteke horí? Nik ez dot gizonik ezagutzen-eta». Eta aingeruak: «Espiritu Santua jatsiko da zugana, eta Goi-Goikoaren indarrak bere kerizpean hartuko zaitu horregaitik, zugandik jaioko dan Santuari Jaungoikoren: Seme deituko deutsoe. Hara, Isabel zure lengusine ere, bere zahartzaroan, seindun dago; eta harako agorra zalako a, seigarren hilabetean aurkitzen da, Jaungoiakoarentzat ez dago ezinezkorik ezer-eta».
Mariak orduan: «Hona hemen ni, Jaunaren mirabea jazo bekit zeuk dinozun lez». Orduan aingeruak itzi egin eban.




No hay comentarios: