Domekan Familia Ospakizuna

martes, 4 de abril de 2023

Pazko domekea


Domeka honetarako liturgia lagungarriak euskeraz.

Subsidios litúrgicos bilingües para este domingo.

Irakurgaiak euskeraz.  





                               


                                 JAUNAREN BIZTUERAKO PAZKO-DOMEKEA

SARRERAKO OHARKIZUNA

   Senideok:  Bart, gaueko elizkizunean, barri pozgarri hau emon jakun: "Zuek bilatzen dozuen Jesus biztu egin da! Ez dago hilobian". Elizeak orain ia bi mila urte jaso eta harrezkero urtero ospatu dauan barri on pozgarri honek batu gaitu altara inguru honetara. Prestau daiguzan gure gogo-bihotzak urteko mezarik nagusienean parte hartzeko.

   "Biztu da Kristo, aleluia..."


BATZARRA UR BEDEINKATUAZ TXIPRIZTINTZEA

            Atzo gauean bedeinkatutako uraz txipriztinduko gaitu orain abadeak. Ur honek pekatuen parkamenerako emon jakun Bateoa gogoratuko deusku eta orduan hartutako grazia barriztauko dau gugan.
   (Ur bedeinkatuaz txipriztindu)

                                                           Jaungoiko ahalguztidunak garbitu gaizala pekatutik
                                                           eta, Eukaristia honen bidez,
                                                            bere erreinuko mahaian jarteko gai egin gagizala. Amen.

Abestia:  Hartuko dogu ura pozik...




AINTZA ZERUETAN

   Jauna biztu dalako pozez gainezka, kantau dagigun gure Jaungoikoaren aintza.




HITZAREN LITURGIA

Ap Eg 10, 34a. 37-43:

   Pazkoaldi osoan zehar, lehenengo irakurgaia Apostoluen Eginak deitzen dan liburutik hartzen da. Apostoluen esana gure fedearen oinarria da. Euren antzera, izan gaitezan geu ere Kristo biztuaren testigu.

Erantzun-Salmoa: 117. Salmoa

            Poztasunez beterik bat egin daigun salmisteaz gure eskerrona adieraziaz

"Hau eguna hau Jaunak egina, gure poza ta gure atsegina."

Kol 3, 1-4:

   San Pauloren bizitza guztia Kristo bizi dala iragartea izan zan. Bateatuta gagozanok, Jesusen biztueratik bizi gara eta ezin geintekez bizi geuk nahi dogun lez, Jesusen erara baino.

Jn 20, 1-9:

   Prestau gaitezan Ebanjelioa entzuteko: Jesusen biztuerea iragarriko deusku. Goratu dagigun Jauna, "Aleluia"-ren kantu alaiaz.
  



SINISMENA AUTORTZEA

   Gure sinismenaren oinarria Kristo berbiztua da. Eliza osoagaz batera, autortu daigun guztiok alkartzen gaituan fede hori.

JAINKO HERRIAREN OTOITZA

  

Egin dagigun otoitz, Jesus berbiztuaren Espiritua mundu osoaren gainean isuria izan daiten.

·        Jesus berbiztuak gaur, mundu osoan, Pazkoa ospatzen dogunon fedea eta itxaropena sendotu dagizan. Eskatu deiogun Jaunari.

·        Munduko herri guztietan bakea eta ongizatea, anaitasuna eta zuzentasuna egon daitezan. Eskatu deiogun Jaunari.

·        Kristinauok eta borondate oneko pertsona guztiek txiroen, makalen bidebakokeriaren eraginak jasaten dabezanen, baztarketa edo indarkeriaren biktimen alde egoten jakin dagigun. Eskatu deiogun Jaunari..

·        Kristau alkartzea osotzen dogun guztion alde, Ebanjelioaren ikasle eta misiolari izan gaitezan. Eskatu deiogun Jaunari.

Jaungoiko Aita, entzun gure otoitza Eliza osoarentzako hain pozgarria dan egun honetan: emon onartzen zaitugunoi zure Seme Jesusen pazkoaren grazia askatzailea, parkatuak izatearen poza bizi dagigun betiko. Jesukristo gure Jaunaren bitartez.

PREFAZIOA
   Beti emon behar deutsaguz eskerrak Jaungoiko Aitari; baina, gaur, aparteko eran: Jesusek heriotzea garaitu daualako eta amaibako bizitzearen bidea zabaldu deuskulako.

AZKEN AGURRA

   Senideok: Pazko Jaiei hasierea emon deutsegu; berrogeitamar egunez luzatuko ditugu Pazko Jaiok, Jesusen biztuera eta geure biztuerea ospatuz. Elizatik urten aurretik, jaso dagigun Pazko eguneko Bedeinkapen Nagusia.

   "Biztu zaigu gure Jauna..."







                              


                                 JAUNAREN BIZTUERAKO PAZKO-DOMEKEA

SARRERAKO OHARKIZUNA

   Senideok:  Bart, gaueko elizkizunean, barri pozgarri hau emon jakun: "Zuek bilatzen dozuen Jesus biztu egin da! Ez dago hilobian". Elizeak orain ia bi mila urte jaso eta harrezkero urtero ospatu dauan barri on pozgarri honek batu gaitu altara inguru honetara. Prestau daiguzan gure gogo-bihotzak urteko mezarik nagusienean parte hartzeko.
            Jesús resucitó. Esta es nuestra fe. Y porque El resucitó, nuestra vida tiene ya una dimensión nueva, un nuevo sentido. Su dimensión se prolonga a la vida eterna; su sentido hacia el Señor, el amor de los unos a los otros, la alegría de la fe.

   "Biztu da Kristo aleluia.."

BATZARRA UR BEDEINKATUAZ TXIPRIZTINTZEA

   Atzo gauean bedeinkatutako uraz txipriztinduko gaitu orain abadeak. Ur honek pekatuen parkamenerako emon jakun Bateoa gogoratuko deusku eta orduan hartutako grazia barriztauko dau gugan.
(Ur bedeinkatuaz txipriztindu)
                                                           Jaungoiko ahalguztidunak garbitu gaizala pekatutik
                                                           eta, Eukaristia honen bidez,
                                                            bere erreinuko mahaian jarteko gai egin gagizala. Amen.

Abestia:  Hartuko dogu ura pozik...




AINTZA ZERUETAN

   Jauna biztu dalako pozez gainezka, kantau dagigun gure Jaungoikoaren aintza.




HITZAREN LITURGIA

Ap Eg 10, 34a. 37-43:

   Pazkoaldi osoan zehar, lehenengo irakurgaia Apostoluen Eginak deitzen dan liburutik hartzen da. Apostoluen esana gure fedearen oinarria da. Euren antzera, izan gaitezan geu ere Kristo biztuaren testigu.
            A la base de nuestra fe, hay  unos hechos históricos. Pero la adhesión de la fe se da a la Palabra de Dios predicada por los “testigos” que El ha designado

Erantzun-Salmoa: 117. salmoa

            Poztasunez beterik bat egin daigun salmisteaz gure eskerrona adieraziaz
            La Iglesia repite incansablemente en este día de Resurrección la aclamación “Este es el día en que actuó el Señor: sea nuestra alegría y nuestro gozo”
"Hau eguna hau, Jaunak egina, gure poza ta atsegina..."

Kol 3, 1-4:

   San Pauloren bizitza guztia Kristo bizi dala iragartea izan zan. Bateatuta gagozanok, Jesusen biztueratik bizi gara eta ezin geintekez bizi geuk nahi dogun lez, Jesusen erara baino.
            No despreciamos los bienes de la tierra, para nosotros se revalorizan a la luz de los “bienes de allá arriba” El bautismo nos hace  testimonios de un nuevo estilo de vida cristiana.

Jn 20, 1-9:

            Los apóstoles vieron y creyeron. Nuestra fe se asienta en el testimonio de los apóstoles. La fe  también exige profundizar en el conocimiento
   Prestau gaitezan Ebanjelioa entzuteko: Jesusen biztuerea iragarriko deusku. Goratu dagigun Jauna, "Aleluia"-ren kantu alaiaz.



SINISMENA AUTORTZEA

   Gure sinismenaren oinarria Kristo berbiztua da. Eliza osoagaz batera, autortu daigun guztiok alkartzen gaituan fede hori.

JAINKO HERRIAREN OTOITZA

  

Egin dagigun otoitz, Jesus berbiztuaren Espiritua mundu osoaren gainean isuria izan daiten.
                                  
·        Jesus berbiztuak gaur, mundu osoan, Pazkoa ospatzen dogunon fedea eta itxaropena sendotu dagizan. Eskatu deiogun Jaunari.

·        Para que los cristianos nos dejemos llenar de la luz de Jesús resucitado y vivamos como testigos del Amor. Eskatu deiogun Jaunari.

·        Kristinauok eta borondate oneko pertsona guztiek txiroen, makalen bidebakokeriaren eraginak jasaten dabezanen, baztarketa edo indarkeriaren biktimen alde egoten jakin dagigun. Eskatu deiogun Jaunari.

·        Por  quienes formamos parte de la comunidad parroquial, para que seamos discípulos y misioneros del Evangelio. Eskatu deiogun Jaunari.

Jaungoiko Aita, entzun gure otoitza Eliza osoarentzako hain pozgarria dan egun honetan: emon onartzen zaitugunoi zure Seme Jesusen pazkoaren grazia askatzailea, parkatuak izatearen poza bizi dagigun betiko. Jesukristo gure Jaunaren bitartez.

PREFAZIOA

   Beti emon behar deutsaguz eskerrak Jaungoiko Aitari; baina, gaur, aparteko eran: Jesusek heriotzea garaitu daualako eta amaibako bizitzearen bidea zabaldu deuskulako.

AZKEN AGURRA

            Que en nuestro andar no nos paremos ante los sepulcros, que cierran el camino, que el Señor no está allí. Él ha vencido la muerte.
            Pazko Jaiei hasierea emon deutsegu; berrogeitamar egunez luzatuko ditugu Pazko Jaiok, Jesusen biztuera eta geure biztuerea ospatuz. Elizatik urten aurretik, jaso dagigun Pazko eguneko Bedeinkapen Nagusia.

“Biztu zaigu gure Jauna”...











PAZKOALDIA

JAUNAREN BIZTUERAKO PAZKO DOMEKEA

Pazko-eguneko Meza                                                

                                                                                                                                                         
Hilen artetik biztu ondoren,
Beragaz jan eta edan genduan.

Apostoluen Eginak liburutik (10, 34a. 37-43)

            Egun hareetan, honan berba egin eban Pedrok: «Badakizue zer jazo zan Galileatik hasi eta Judea osoan, Joanek iragarritako bateoaren ondoren, Nazareteko Jesusena, hain zuzen ere: Jainkoak Espiritu Santuaren indarraz igurtzi eban, eta harek on egiten eta deabruak hartutako guztiak osatzen igaro eban bere bizitzea, Jainkoa beragaz eban-eta.
            Eta gu gara Harek juduen lurraldean eta Jerusalemen egindako guztien testigu. Jesus hau egur batetik zintzilik hil eben; baina Jainkoak biztu egin eban hirugarren egunean eta agertzeko ahalmena emon eutson; ez, ostera, herri guztiari, Jainkoak aurrez testigutzat aukeratutakoei baino: guri hain zuzen ere, Ha hilen artetik biztu ondoren Beragaz jan eta edan dogunoi.
            Jesusek berak agindu euskun herriari predikatzeko, eta autortzeko Bera dala Jainkoak bizien eta hilen epaile ipini dauana. Profeta guztiek autormen hau egiten dabe Haretaz: Haregan sinistu dagien guztiek pekatuen parkamena hartuko dabela, beraren izenean».

Erantzun-salmoa Sal 117, 1-2. 16bc-17. 22-23

Hau da Jaunak egin dauan eguna,
gu pozteko eta alaitzeko eguna.

edo      Aleluia, aleluia, aleluia.

Eskerrak Jaunari, ona da-eta,
Haren maitasuna betikoa da-eta.
Israel etxeak hau esan begi:
«Haren maitasuna betikoa».

«Jaunaren eskumeak nau jaso,
Jaunaren eskumeak bizkor dau jokatu».
Hil ez, bizi egingo naz,
Jaunaren eginak nik iragarriko.

Etxegileek baztertutako harria,
berori da giltzarria.
Jaunak egin dau hori,
gure begien harrigarri.

                                                                                                                                                         
Bilatu egizuez zeruko gauzak,
han dago-eta Kristo.

San Paulo Apostoluak Kolosarrei egindako epistolatik (Kol 3, 1-4)

            Senideok: Kristogaz berbiztu zareen ezkero, bilatu egizuez zeruko gauzak, han dago-eta Kristo, Jainkoaren eskumaldean jesarrita. Bilatu egizuez goiko gauzak, eta ez lurrekoak, hilda zagozelako, eta zuen bizia Kristogaz dagoalako Jainkoagan gordea. Kristo, zuen bizia, agertuko danean, zuek ere aintzatsu agertuko zaree haregaz batera.

__________________________________________________________________________

Edo                                                                                                                                                  
Baztertu egizue legamin zaharra
eta izan ore barri.

San Paulo Apostoluak Korintoarrei egindako lehenengo epistolatik (1 Ko 5, 6b-8)

            Senideok: Ez al dakizue legamin apur batek ore guztia harrotzen dauala? Baztertu egizue legamin zaharra eta izan ore barri, legamin bako pazko-ogiak lez; izan ere, horixe zaree, Kristo, gure Pazko Bildotsa oparitzat eskeinia izan dan ezkero. Ospatu dagigun, beraz, Pazko-jaia, ez legamin zaharragaz, pekatu eta gaiztakeriazko legaminagaz, legamin bako pazko-ogiekin baino, hau da, bihotz-garbitasunaz eta egiaz.


Biztu egin behar eban hilen artetik.

Jesu Kristoren Ebanjelioa San Joanen liburutik (Jn 20, 1-9)

            Astearen lehenengo egunean, Maria Magdalena hilobira joan zan goizean goiz, artean ilun egoala, eta harria hilobitik kenduta ikusi eban. Orduan, Simon Pedrogana eta Jesusek maite eban beste ikasleagana bihurtu zan lasterka, eta esan eutsen: «Eroan egin dabe Jauna hilobitik, eta ez dakigu non jarri daben».
            Urten eben, orduan, Pedrok eta beste ikasleak, eta hilobira abiatu ziran. Biak batera joiazan lasterka, baina beste ikaslea Pedro baino arinago joian, eta lehenago heldu zan hilobira. Barrura begiratzeko makurturik, oihal-zerrendak lurrean ikusi zituan, baina ez zan sartu.
            Heldu zan haren atzetik Simon Pedro ere eta hilobian sartu zan. Oihal-zerrendak lurrean ikusi zituan, baita Jesusen burua batzen egoniko zapia ere; baina hau ez egoan oihal-zerrendakin batera jarrita, beste toki batean batuta baino.
      Orduan, sartu zan beste ikaslea ere, hilobira lehenengo heldu zana. Ikusi eta sinistu egin eban. Izan ere, ordurarte ez eben ikasleek ulertu Liburu Santuak dinoena, Jesusek hilen artetik biztu behar ebala, hain zuzen ere.

No hay comentarios: