Domekan Familia Ospakizuna

martes, 5 de diciembre de 2023

Abenduko 2. domekea B urtea

Domeka honetarako liturgia lagungarriak euskeraz.




Subsidios litúrgicos bilingües para este domingo.
Irakurgaiak euskeraz.

Bideoa.



                                          ABENDU-ALDIKO II. DOMEKEA - B

 

 

HASIERAKO OHARRA

 

          Egun on, Jaunaren Egunean, Eukaristia ospatzera etorri zareen guztioi:

          Abendu-aldiko bigarren domeka honetan Joan Bateatzaileak basamortutik argi esaten deusku: gure jarrera pertsonal eta sozialak aldatu beharra eta Jaunari bidea prestatzeko dei egiten deusku.

          Jaungoikoaren ametsa geure egiteko modua da: gizon eta emakume guztiok pozarren bizi dagigula benetako askapenaren oraina eta geroa.

 

          Hasi dagigun Eukaristia hau, alkarregaz abestuz.

 

ABESTIA: Zatoz, Jauna

 

ABADEAREN AGURRA

 

          Zuzentasunezko estalkiaz batu gura gaituan bakearen Jaungoikoa izan bedi zuekin.

 

OTOITZA, KOROAREN BIGARREN KANDELEA BIZTEN DANERAKO

         

          Anai-arrebok: egin dagigun Abendu aldiko bigarren astean sarten gaituan zeinua.

 

Israelen itxaropena bizturik eusten eben profetek.

Guk, ezaugarri lez, Abenduko bigarren kandela hau bizten dogu.

Emon zure kontsolamendua, Jauna,

eta bizturik eutsi itxaropena gure bihotzean.

Zatoz laster, Jauna. Zatoz, Salbatzailea!

DAMU OTOITZA

          Apaltasunez, onartu dagigun gure zauriak osatuko dituan Jaungoikoaren eta anai-arreben parkamena.

 

·        Jesus, munduaren argia. ERRUKI, JAUNA.

·        Jesus, Aitagana garoazan bidea. KRISTO, ERRUKI.

·        Jesus, gure bizia. ERRUKI, JAUNA.

 

HITZAREN LITURGIA

 

Is 40, 1-5. 9-11:

            Profetak, noizbehinka herriaren pekatuak salatu beharrean aurkitzen badira ere, itxaropenera eta alaitasunera dei egiten egiten ere badakie. Izan ere, Jaungoikoaren azken berbak parkamena eta bizia dira, eta ez zigorra ta hondamendia. Isaiasek gaur alaitasunera dei egingo deusku.

 

Erantzun-Salmoa: 84. Salmoa

            Euren herrirantza abiatu diren Israeldarren alaitasuna eta esker-ona, geureak egiten doguz salmo honetan: gaur ere, gure askatasunerako, eta bakerako dator Jauna.

 "Jauna, zure maitasuna erakutsi eiguzu, Zure salbamena emoiguzu..."

2 Pe 3, 8-14:

            Itxaroten ditugun zeru eta lur barriak era barri baten bizitzea eskatzen deuskue. Horixe gogoratuko deuskue San Pedroren berbak.

 

Mk 1, 1-8:

            San Markosek, gaurko ebanjelioan, Kristoren etorrera gertatu eban azkenengo profetearen, Juan Bateatzailearen, berba honeek gogoratu eta azpimarratuko deuskuz: "Urratu egizue bidea Jaunarentzat, arteztu Haren bide-zidorrak".

 

            Jaunaren Hitza entzun aurretik, Aleluia abestu daigun.

 

Homili amaieran EZAUGARRIA

 

Jarri bigarren bolea arbolan

 

Abenduaren bigarren

Jon Bateatzailea

jaioko dan umearen

bide prestatzailea.

Harrokeria apaldu,

zabaldu maitasuna,

neurriz bizi, pozik bizi,

jaso zuzentasuna.

 


JAINKO HERRIAREN OTOITZA

 

          Egin dagigun otoitz fede eta itxaropenean bat eginda, esanez: Zatoz, Jesus Jauna!

         

·        Elizearen alde. Jesusen mezua giza eta gizarte errealitate barrietan erakusteko eta sinisgarri egiteko gauza izan daiten. Egin dagigun otoitz.

 

·        Herrialde aberatsetako agintariek aberastasuna herri guztien artean zuzen banatzeko jardun dagien. Egin dagigun otoitz.

 

·      Sufritzen dagozanen alde; Jaungoikoaren maitasuna eta ingurukoen hurkotasuna itxaropenaren iturri izan daiten eurentzat. Egin daigun otoitz.

 

·      Gaurko ebanjelioan esan jaku” "Prestatu bidea Jaunari, zuzendu bidezidorrak Hari".

    Gure artean dagozan desbardintasunak desagertzen ahalegindu gaitezela.  Egin dagigun otoitz.

 

Jauna, gau ilunean, Zeu zaitugu argi; larrialdian, Zeu zara gure indar eta atseden. Zatoz gizon-emakume guztiak salbatzera. Jainko eta Errege bizi zara-ta gizaldi eta gizaldietan. Amen.  



 

AZKEN AGURRA

 

            Senideok: Abendu-aldiko bigarren aste honetan daukagun eginbeharra gogoan izan dagigula gure eguneroko bizitzan: harrera ona danori eta beti.

 

            "Jaun ona, mundua salbatzera.









                                          ABENDU-ALDIKO II. DOMEKEA - B

 

 

HASIERAKO OHARRA

 

          Egun on, Jaunaren Egunean, Eukaristia ospatzera etorri zareen guztioi:

          Abendu-aldiko bigarren domeka honetan Joan Bateatzaileak basamortutik argi esaten deusku: gure jarrera pertsonal eta sozialak aldatu beharra eta Jaunari bidea prestatzeko dei egiten deusku.

          En este segundo domingo de Adviento damos un paso más hacia la Navidad. La figura de Juan el Bautista nos llama desde el desierto a preparar el camino al Señor, cambiando nuestras actitudes personales y sociales.

 

          Jaungoikoaren ametsa geure egiteko modua da: gizon eta emakume guztiok pozarren bizi dagigula benetako askapenaren oraina eta geroa.

 

          Hasi dagigun Eukaristia hau, alkarregaz abestuz.

 

ABESTIA: Zatoz, Jauna

 

ABADEAREN AGURRA

 

          Zuzentasunezko estalkiaz batu gura gaituan bakearen Jaungoikoa izan bedi zuekin.

 

OTOITZA, KOROAREN BIGARREN KANDELEA BIZTEN DANERAKO

         

          Anai-arrebok: egin dagigun Abendu aldiko bigarren astean sarten gaituan zeinua.

 

Los profetas mantenían encendida la esperanza de Israel.

Nosotros, como un símbolo, encendemos esta segunda vela del Adviento.

Danos tu consuelo, Señor,

y mantén encendida la esperanza en nuestro corazón.

¡Ven pronto, Señor. Ven, Salvador!

 

DAMU OTOITZA

 

          Apaltasunez, onartu dagigun gure zauriak osatuko dituan Jaungoikoaren eta anai-arreben parkamena.

 

·        Jesus, munduaren argia. ERRUKI, JAUNA.

·        Jesús, camino que nos conduce al Padre. KRISTO, ERRUKI.

·        Jesus, gure bizia. ERRUKI, JAUNA.

 

HITZAREN LITURGIA

 

Is 40, 1-5. 9-11:

 

            Profetak, noizbehinka herriaren pekatuak salatu beharrean aurkitzen badira ere, itxaropenera eta alaitasunera dei egiten egiten ere badakie. Izan ere, Jaungoikoaren azken berbak parkamena eta bizia dira, eta ez zigorra ta hondamendia. Isaiasek gaur alaitasunera dei egingo deusku.

            La voz del profeta, que a veces denuncia el pecado del pueblo, es hoy consuelo y esperanza.

 

Erantzun-Salmoa: 84. Salmoa

 

            Euren herrirantza abiatu diren Israeldarren alaitasuna eta esker-ona, geureak egiten doguz salmo honetan: gaur ere, gure askatasunerako, eta bakerako dator Jauna.

            El salmista, canta a Dios, que trae la paz y la salvación a su pueblo. Unidos a él, hacemos oración pidiendo la paz y nuestra libertad.

 

 "Jauna, zure maitasuna erakutsi eiguzu, Zure salbamena emoiguzu..."

 

2 Pe 3, 8-14:

 

            Itxaroten ditugun zeru eta lur barriak era barri baten bizitzea eskatzen deuskue. Horixe gogoratuko deuskue San Pedroren berbak.

            Si hemos comprendido lo que es la Buena Noticia del Evangelio, estaremos deseando que se cumpla cuanto antes y por todas partes.         

 

Mk 1, 1-8:

 

            San Markosek, gaurko ebanjelioan, Kristoren etorrera gertatu eban azkenengo profetearen, Juan Bateatzailearen, berba honeek gogoratu eta azpimarratuko deuskuz: "Urratu egizue bidea Jaunarentzat, arteztu Haren bide-zidorrak".

            La buena noticia del evangelio es ésta: “Preparad los caminos del Señor”. Estos caminos del Señor nos llevan a la libertad, a la fraternidad.

 

            Jaunaren Hitza entzun aurretik, Aleluia abestu daigun.

 

Homili amaieran EZAUGARRIA

 

Jarri bigarren bolea arbolan

 

Abenduaren bigarren

Jon Bateatzailea

jaioko dan umearen

bide prestatzailea.

Harrokeria apaldu,

zabaldu maitasuna,

neurriz bizi, pozik bizi,

jaso zuzentasuna.

 


 

JAINKO HERRIAREN OTOITZA

 

          Egin dagigun otoitz fede eta itxaropenean bat eginda, esanez: Zatoz, Jesus Jauna!

         

·        Elizearen alde. Jesusen mezua giza eta gizarte errealitate barrietan erakusteko eta sinisgarri egiteko gauza izan daiten. Egin dagigun otoitz.

 

·        Para que los gobernantes de los países ricos trabajen por una justa distribución de la riqueza entre todos los pueblos. Egin dagigun otoitz.

 

·        Quienes formamos esta comunidad parroquial, desde nuestra condición de bautizados tomemos cada vez más conciencia de nuestra corresponsabilidad en la participación y misión que Cristo ha confiado a la iglesia.  Egin dagigun otoitz.

 

·      Gaurko ebanjelioan esan jaku” "Prestatu bidea Jaunari, zuzendu bidezidorrak Hari".

    Gure artean dagozan desbardintasunak desargertzen ahalegindu gaitezela. Egin dagigun otoitz.

 

Jauna, gau ilunean, Zeu zaitugu argi; larrialdian, Zeu zara gure indar eta atseden. Zatoz gizon-emakume guztiak salbatzera. Jainko eta Errege bizi zara-ta gizaldi eta gizaldietan. Amen.  

 



AZKEN AGURRA

 

            Senideok: Abendu-aldiko bigarren aste honetan daukagun eginbeharra gogoan izan dagigula gure eguneroko bizitzan: harrera ona danori eta beti.

            Iluminados con la Palabra de este domingo de Adviento, vamos a intentar esta semana vivir una vida de acogida sincera  a Dios y a los hermanos, para ello recibamos la bendición de Dios.

            "Jaun ona, mundua salbatzera..."






ABENDUALDIKO II. DOMEKEA

Prestatu bidea Jaunari.

Isaias Profetearen liburutik
(Is 40, 1-5. 9-11)

Kontsolatu egizue, kontsolatu nire herria.
Berba egin bihotzera Jerusalemi, egiozue oihu:
betea dauala bere morroialdia,
ordaindua bere erruen zorra,
Jaunaren eskutik hartu dau-eta
bere pekatu guztien ordain betea.
Berba batek dihardu oihuka:
Prestatu basamortuan bidea Jaunari;
zelaitu eremuan galtzadea gure Jainkoari.
Bete daitezala haranak,
beheratu mendi eta muinoak;
bardindu daitezala malkarrak,
zelaitu lur-maldak.
Orduan Jaunaren aintza agertuko da,
eta gizaki guztiek batera ikusiko dabe.
Jaunak berak esan dau.
Igon mendi-gailurrera, Siongo mezularia;
egin deadar handia, Jerusalemeko mezularia;
egin deadar, ez izan bildurrik.
Esan Judako uriei:
Hona hemen zuen Jainkoa.
Hara, indarrez jantzita dator Jainko Jauna
eta haren besoa nagusi da.
Hara, Beragaz dakar garaipen-agiria
eta bere aurretik Berak askatutako herria.
Artzainak lez zaintzen dau artaldea:
aumeak besoan hartu
eta altzoan eroaten ditu,
eta ardi-ama barriak arretaz gidatzen.

Erantzun-salmoa
(Sal 84, 9ab-10. 11-12. 13-14)

Jauna, zure maitasuna erakutsi egiguzu,
zure salbamena emoiguzu.

Entzungo dot Jainko Jaunak dinoan hitza:
Bakezkoa da Jainkoaren hitza.
Hurrean dabe Hari begirune deutsoenek salbamena:
gure lurrean Haren aintza biziko da.



Maitasunak eta leialtasunak alkarren bidera urtengo dabe,
zuzentasuna eta bakea laztanka biziko dira.
Lurretik erneko da leialtasuna,
zerutik begira egongo zuzentasuna.

Jainkoak on dana emongo dau,
gure lurrak bere uzta ekarriko dau.
Zuzentasuna ibiliko da Haren aurrean,
eta salbamena Haren urratsen bidean.

Zeru barriak eta lur barria itxaron doguz.

San Pedro Apostoluaren bigarren epistolatik
(2 P 3, 8-14)

Ene maiteok: Zuek ez dozue hau ahaztu behar: Jaunarentzat egun bat mila urte lez dala, eta mila urte egun bat lez. Jauna ez da berankorra agintzaria beteten, batzuek holan uste badabe ere; pazientzia dau, ostera, zuekin, ez dau-eta inor galtzea gura, guztiok bihozbarritzea baino. Jaunaren eguna, ostera, lapurra lez uste barik etorriko da. Orduan, burrunba handiz desagertuko dira zeruak, lurraren osagaiak kiskalduta ezereztuko dira, eta lurra eta bertako gauza guztiak agirian geldituko.
Gauza guzti honeek honan ezereztu beharrekoak diran ezkero, begira zeinen santu eta jainkozale izan behar dauan zuen bizitzak!
Bizi zaiteze, beraz, Jainkoa etorriko dan egunaren zain eta egin lan lehenbailehen heldu daiten. Egun haretan, sutan desegingo dira zeruak eta lurraren osagaiak kiskalirik ezereztuko. Guk, ostera, Jaunak agindu eban lez, zuzentasunaren bizileku diran zeru barriak eta lur barria itxaroten doguz.
Beraz, maite-maiteok, honeek itxaroten dozuezala, ahalegindu zaiteze Jainkoagaz bakean bizitzen, garbi eta erru barik haren aurrean.

Zuzendu Haren bidezidorrak.

Jesu Kristoren Ebanjelioa San Markosen liburutik
(Mk 1, 1-8)

Mesias eta Jainkoaren Seme dan Jesusen Barrionaren hasierea.
Isaias profetearen liburuan honan dago idatzita:
Begira, neure mezularia bialtzen dot zure aurretik,
zuri bidea prestatzera.
Berba batek oihuka dihardu basamortuan:
"Prestatu bidea Jaunari,
zuzendu bidezidorrak Hari".
Halan agertu zan Joan basamortuan, bateatzen eta bihozbarritzeko bateoa iragarten, pekatuen parkamenerako. Judea osotik eta Jerusalemetik haregana joaten zan jente guztia, eta, euren pekatuak autorturik, Joanek bateatu egiten zituan Jordan ibaian.
Joan gamelu-narruz jantzita egoan, eta gerrian narruzko uhala; matxinsaltoak eta basaeztia zituan janari. Eta honan iragarten eban: Nire ondoren dator ni baino ahaltsuagoa dana, eta ni ez naz inor makurtu eta haren oinetakoen lokarriak askatzeko ere. Nik urez bateatu zaituet; Harek, ostera, Espiritu Santuaz bateatuko zaitue.