Zer dan Aste Santua minutu baten azaldua

martes, 12 de diciembre de 2023

Abenduko 3. domekea B urtea

Domeka honetarako liturgia lagungarriak euskeraz.


Subsidios litúrgicos bilingües para este domingo.
Irakurgaiak euskeraz.

Bideoa.





ABENDUALDIKO III DOMEKEA (B)

Caritasen kanpaina “HATOR. ESTÁS EN CASA”

 

SARRERAKO OHARRA

         

             Egun on, Jaunaren Egunean, Eukaristia ospatzera etorri zareen guztioi:

 

            Gero eta hurrago ditugun Gabonetara goaz. Alaitasunera gonbidatzen gaitu gaurko    liturgiak. Jaunaren etorrerea gainean dogu-ta. Badator egunsentia, badator  argia. Joanek argi esaten deusku bera ez dala argia, argiaren autormena egin behar dauena baino.

 

            Gabonetako atari honetan baita, Caritasek gogorarazten deusku, guztion lurra den, etxe berean bizi dan giza familia garela. Horregaitik, familia unibertsal horretatik ospatu gura doguz Gabonak. “HATOR. ESTÁS EN CASA” Behin eta barriro, kristau alkarte abegitsu eta inklusiboak izatera deituak gara. Hurkotasuna, horixe aste honetako gaia.

 

Zabaldu deioguzan ateak poz emoile dogun Jainkoari. Agertu dagigun sentitzen dogun poza gure hitzez, gure keinuz eta gure jarreraz. Gure alaitasuna kutsakorra izan dadila.

 

ABESTIA    Alaitasuna lurrean….

 

BATZARBURUAREN AGURRA

 

          Salbatzera datorren Jauna izan bedi zuekin.

 

          «Egon zaiteze beti pozik Jaunagan; barriro dinotsuet, egon zaiteze pozik». San Pauloren berba honeekin, Elizeak dei egiten deusku Abendualdiko Hirugarren Domeka hau ospatzera. “Jauna hur dago”. Hori da pozik egoteko arrazoia. Zelan ez gara poztuko, ba, gizadiari jazo jakon gauzarik haundienagaitik? Jaungoikoa datorkigu eta salbamena, itxaropena eta poz ikaragarria dakarskuz.

 

          Iziotu dagigun Abendualdiko  hirugarren kandela.

          Jesusek, bere argiz, argitzen gaitu.

 

ABENDUALDIKO  HIRUGARREN KANDELEARI DAGOKION OTOITZA

          Ilunetan argi bat iziotu zan, basamortuan abots bat entzun zan.

          Heldu da mezularia!

          Joan Bateatzailea ez da argia, argia iragarten deuskuna baino.

          Kandela honeek biztutean, zure argi-zuzia izan gura dogu,

          argi egin dagizun.

          Zatoz, Jauna, gu salbatzera!

 

PENITENTZI EKINTZA

 

          Isilik, Jaunaren aurrean, barriztau gagizala eskatzen deutsagu.

 

·        Sufritzen dabenei barri ona ekartera zatozan gure anaia. ERRUKI, JAUNA

·        Bihotz urratuak osatzera zatozan itxarondako Mesias. KRISTO, ERRUKI

·        Jaunaren grazi-urtea iragartera zatozan Jaungoikoaren Semea. ERRUKI, J.

HITZAREN LITURGIA

 

Is 61, 1-2a. 10-11:

 

            Jaunak bialduaren egitekoa zein izango dan iragarriko deusku Isaias profeteak lehenengo irakurgai honetan: sufritzen dauanari barri ona emon, zapalduta dagoana askatu eta Jaunaren grazi urtea iragarri.

 

Erantzun-Salmoa:  Lk. 1, 46...

 

            Mesias, gure salbatzailea  etortzeak poztu egiten gaitu.  Mariak  poz hori Jainkoaren ikustaldia izatean sumatu eban eta  “Magnificat” abesten dau; hau da: Gora ta gora daukak bihotza kantari...  Guk ere bat egin dagigun Mariaren kantuarekin

 

"Bedeinkatua Jauna gure Jainkoa"

 

1 Ts 5, 16-24:

 

            San Paulok alaitasunera dei egingo deusku. Eta zergaitik alai egon behar dogun ere esango deusku: Jaungoikoaren maitasunak ez deuskulako hutsik egingo eta salbauta gagozalako.

 

Jn 1, 6-8. 19-28:

 

            Jaunari itxaroteko era  bat, Haren berbea entzutea da. Onartu dagigun pozez beterik berba hori,  "Aleluia" abestuz.

 

Homili amaieran EZAUGARRIA

 

Jarri Hurkotasunaren bolea.

 

Abestuz:

 

Abenduan hirugarren

Astintzeko barrenak

Azkenak lehen izango

Ta lehenak azkenak.

 

Argia lekuko arren

Zalantzan gabiz sarri,

Giza duintasunak dauka

Bateoan oinarri.

 

 


JAINKO HERRIAREN OTOITZA

 

          «Iraun beti otoitzean» dinosku San Paulok. Itxaropenez, Jaungoikoak bere agintzariak beteko ditualakoan, egin dagigun otoitz.

 

·        Lurreko leku guztietan zabalduta dagoan Eleizaren alde: Jesusen Barri Ona onartuz eta bereganatuz, gogotsu, askapenaren, osatzearen eta maitasunaren Barri On hori             txertatuz bizi daiten. Egin dagigun otoitz

 

·        Caritasen alde: Maitasunaren seinale bizia, gizaki guztientzat duintasun eta justizia lortzeko bideari ekinaz, itxaropenaren eta alaitasunaren sortzaile izan daiten. Egin dagigun otoitz

 

·        Euren bizitzan laztasuna bizi dabenen alde: Ingurukoen laguntzaz aurrera egiteko eta bizi-poza lortzeko aukera  izan  dagien.  Egin dagigun otoitz

 

·        Eukaristia hau ospatzen dogunon alde: gure artera datorren Jauna onartu dagigun eta  Salbatzailearen jaiotzaren jaia solidaritatez eta alaitasunez bizi dagigun. Egin dagigun otoitz

 

          Jainko Jauna, behartsuen eta baztertuen Aita, entzun egizu gure otoitza, erakutsi egiguzu zure ontasuna eta emoiguzu bihotz zabala Salbatzailearen bidea errezteko. Errege bizi da-ta gizaldi eta gizaldi guztietan.

 

OHARRA dirua batu aurretik.

Gaur batzen dan dirua Caritasen bidez beharrizanean aurkitzen direnentzat izango da. Euren izenean eskerrik asko.

 

AZKEN AGURRA

 

            Eukaristia amaitu dogu eta eleizatik urtetera goaz. Ez dagigula ahaztu hemen ospatu doguna. Gure ingurura poza eroaten ahalegindu gaitezala.

 

Abestia; Gora ta gora daukat bihotza nik kantari

 


















      ABENDUALDIKO III DOMEKEA (B)

 

SARRERAKO OHARRA

 

          Egun on, Jaunaren Egunean, Eukaristia ospatzera etorri zareen guztioi:

 

            Gero eta hurrago ditugun Gabonetara goaz. Alaitasunera gonbidatzen gaitu gaurko    liturgiak. Jaunaren etorrerea gainean dogu-ta. Badator egunsentia, badator  argia. Joanek argi esaten deusku bera ez dala argia, argiaren autormena egin behar dauena baino.

 

            La jornada de Cáritas nos sigue recordando que somos una misma familia humana        viviendo en la misma casa, un planeta que es tierra común, plural y diversa que nos acoge con brazos de hogar. Por eso queremos celebrar desde esa familia universal esta Navidad,              recordando la llamada del Papa Francisco a ser una “Iglesia en salida” que nos insta a ser                 comunidades acogedoras e inclusivas. “HATOR. ESTÁS EN CASA” es el lema que nos           propone  este año cáritas. Y el tema de la semana: la cercanía.

 

Zabaldu deioguzan ateak poz emoile dogun Jainkoari. Agertu dagigun sentitzen dogun poza gure hitzez, gure keinuz eta gure jarreraz. Gure alaitasuna kutsakorra izan dadila.

 

ABESTIA:     Alaitasuna lurrean….

 

BATZARBURUAREN AGURRA

 

          Salbatzera datorren Jauna izan bedi zuekin.

 

          «Egon zaiteze beti pozik Jaunagan; barriro dinotsuet, egon zaiteze pozik». San Pauloren berba honeekin, Elizeak dei egiten deusku Abendualdiko Hirugarren Domeka hau ospatzera. “Jauna hur dago”. Hori da pozik egoteko arrazoia. Zelan ez gara poztuko, ba, gizadiari jazo  jakon gauzarik haundienagaitik? Jaungoikoa datorkigu eta salbamena, itxaropena eta poz ikaragarria dakarskuz.

 

Iziotu dagigun Abendualdiko  hirugarren kandela.

          Jesusek, bere argiz, argitzen gaitu.

 

ABENDUALDIKO HIRUGARREN KANDELEARI DAGOKION OTOITZA

 

Teniendo ya encendidos las dos primeras velas, se enciende la tercera.

 

En las tinieblas se encendió una luz, en el desierto clamó una voz.

¡Ya llega el mensajero!

Juan Bautista no es la luz, sino el que nos anuncia la luz.

Al encender estas tres velas queremos ser antorcha tuya para que brilles.

          ¡Ven, Señor, a salvarnos

 

 

 

 

 

PENITENTZI EKINTZA

 

          Isilik, Jaunaren aurrean, barriztau gagizala eskatzen deutsagu.

 

·        Sufritzen dabenei barri ona ekartera zatozan gure anaia. ERRUKI, JAUNA

·         Mesías esperado, que vienes a curar los corazones desgarrados. K. ERRUKI

·        Jaunaren grazi-urtea iragartera zatozan Jaungoikoaren Semea. ERRUKI, J.

 

HITZAREN LITURGIA

 

Is 61, 1-2a. 10-11:

 

            Jaunak bialduaren egitekoa zein izango dan iragarriko deusku Isaias profeteak lehenengo irakurgai honetan: sufritzen dauanari barri ona emon, zapalduta dagoana askatu eta Jaunaren grazi urtea iragarri.

            Dios manifiesta su amor y su misericordia en palabras del profeta. Siempre tenemos una esperanza, porque Dios es el Dueño de la historia

 

Erantzun-Salmoa:  Lk. 1, 46...

 

            Mesias, gure salbatzailea etortzeak poztu egiten gaitu.  Mariak  poz hori Jainkoaren ikustaldia izatean sumatu eban eta  “Magnificat” abesten dau; hau da: Gora ta gora daukak bihotza kantari...  Guk ere bat egin dagigun Mariaren kantuarekin.

            Nos unimos al canto de María en su “Magnificat”

 

"Bedeinkatua Jauna gure Jainkoa" 

 

1 Ts 5, 16-24:

 

            San Paulok alaitasunera dei egingo deusku. Eta zergaitik alai egon behar dogun ere esango deusku: Jaungoikoaren maitasunak ez deuskulako hutsik egingo eta salbauta gagozalako.

            Esta carta es una exhortación para que, viviendo en el Espíritu, los cristianos de Tesalónica estén abiertos a la venida del Señor. Deben ir transformándose interiormente, cultivando los dones del Espíritu: la alegría, la plegaria y la sensibilidad a las manifestaciones de Dios.

 

Jn 1, 6-8. 19-28:

 

            Juan Bautista no responde definitivamente a la espera del pueblo: no es el Mesías. Sólo sabe una cosa: precede inmediatamente al que va a venir y le está subordinado.

            Jaunari itxaroteko era bat, Haren berbea entzutea da. Onartu dagigun pozez beterik berba hori,  "Aleluia" abestuz.

 

 

Homili amaieran EZAUGARRIA

 

Jarri Hurkotasunaren bolea.

 

Abestuz:

 

Abenduan hirugarren

Astintzeko barrenak

Azkenak lehen izango

Ta lehenak azkenak.

 

Argia lekuko arren

Zalantzan gabiz sarri,

Giza duintasunak dauka

Bateoan oinarri.

 


JAINKO HERRIAREN OTOITZA

 

          «Iraun beti otoitzean» dinosku San Paulok. Itxaropenez, Jaungoikoak bere agintzariak beteko ditualakoan, egin dagigun otoitz.

 

·        Lurreko leku guztietan zabalduta dagoan Eleizaren alde: Jesusen Barri Ona onartuz eta bereganatuz, gogotsu, askapenaren, osatzearen eta maitasunaren Barri On hori       txertatuz bizi daiten. Egin dagigun otoitz

 

·        Por  Cáritas, para que su empeño sea constante en motivarnos para hacer posible que luchemos por la dignidad y la justicia para todas las personas y que así vivamos con alegría y esperanza. Egin dagigun otoitz

 

·        Por quienes, en medio de la dureza de la vida, saben transmitir a su alrededor           esperanza, alegría y confianza, para que sea  valorado su esfuerzo.  Egin dagigun otoitz

 

·        Eukaristia hau ospatzen dogunon alde: gure artera datorren Jauna onartu dagigun eta  Salbatzailearen jaiotzaren jaia solidaritatez eta alaitasunez bizi dagigun. Egin dagigun otoitz

 

          Jainko Jauna, behartsuen eta baztertuen Aita, entzun egizu gure otoitza, erakutsi egiguzu zure ontasuna eta emoiguzu bihotz zabala Salbatzailearen bidea errezteko. Errege bizi da-ta gizaldi eta gizaldi guztietan.

 

AVISO antes de la colecta.

La colecta de hoy será para que cáritas pueda ayudar a personas en situación de mayor           exclusión. En su nombre muchísimas gracias por compartir.

 

AZKEN AGURRA

 

            Eukaristia amaitu dogu eta eleizatik urtetera goaz. Ez dagigula ahaztu hemen ospatu doguna. Gure ingurura poza eroaten ahalegindu gaitezala.

            Que esta fiesta de la hermandad, en la que hemos participado, nos ayude a preparar la venida del Salvador.

           

Abestia; Gora ta gora daukat bihotza nik kantari.














ABENDUALDIKO III. DOMEKEA



Pozaren pozez nago Jaunagaz.



Isaias Profetearen liburutik

(Is 61, 1-2a. 10-11)



Jaunaren Espiritua nire gainean dago,

Jaunak igurtzi nau-eta.

Berak bialdu nau behartsuei Barriona emotera,

bihotz-urratuak osatzera,

katiguei amnistia iragartera

eta giltzapetuei askatasuna;

Jaunaren grazi urtea iragartera.

Pozaren pozez nago Jaunagaz,

nire arimea Jainkoagaz alai dot,

salbamenaz jantzi nau-eta,

garaipen-soinekoz estaldu,

koroia janzten dauan senargaia lez,

edergailuz apaintzen dan andragaia lez.

Lurrak landarea emoten

eta baratzeak hazia erneazoten dauan lez,

halan erneazoko ditu Jaunak zuzenbidea eta gorapena

nazino guztien aurrean.



Erantzun-salmoa

(Lk 1, 46-48a. 48b-50. 53-54)



Nire arimea Jainkoagaz alai dot.



Handiesten dau nire arimeak Jauna,

pozaren pozez dot nire barrua;

Jainkoa da-eta nire salbamena,

ikusi dau-eta mirabe honen ezereztasuna.



Dohatsu deituko nabe gaurdanik gizaldi guztiek,

handiak egin deustaz-eta Ahalguztidunak:

Santua da haren izena,

eta haren errukia gizaldiz gizaldi,

bildur deutsoenengana.



Ondasunez bete ditu gose ziranak,

eta esku hutsik bialdu asko eukenak.

Bere gain hartu dau Israel, bere morroia,

errukia gogoratu jakola.





San Paulo Apostoluak Tesalonikarrei egindako lehenengo epistolatik

(1 Ts 5, 16-24)







Senideok: Zagoze beti pozik. Egin otoitz aspertu barik; emon eskerrak beti, horixe gura dau-eta zuentzat Jainkoak Kristo Jesusegan. Ez amatau Espiritua, ez gitxietsi profeta-dohairik. Aztertu guztia eta hartu on dana. Zaindu zeuen buruak edozelango gaiztakeriatik.

Bakea emoten dauan Jainkoak berak egin zagiezala oso-osorik santu, eta zuen izate osoak --espiritu, arima eta gorputz-- errubako iraun dagiala, Jesu Kristo gure Jaunaren etorrera arte. Leiala da dei egin deutsuena, eta beteko dau emondako berbea.





Zuen artean badozue, ostera,

zuek ezagutzen ez dozuen norbait.



Jesu Kristoren Ebanjelioa San Joanen liburutik

(Jn 1, 6-8. 19-28)



Agertu zan gizon bat, Jainkoak bialdua: Joan eban izena. Autormenerako etorri zan: argiaren autormena egitera, haren bidez guztiek sinestu egien. Bera ez zan argia, argiaren autormena egin behar ebana baino.

Hau da Joan Bateatzaileak egin eban autormena, juduek Jerusalemetik abadeak eta Levitarrak bera nor zan itauntzera bialdu eutsoezanean.

Joanek argi eta garbi autortu eban: Ni ez naiz Mesias. Hareek itaundu eutsoen: Nor zara, bada? Elias zara?

Joanek erantzun: Ez. Hareek, orduan:  Etortekoa dan profetea al zara? Eta harek: Ez. Orduan, esan eutsoen: Nor zara, bada? Bialdu gaituenei erantzuna emon behar deutsegu. Zer dinozu zeure buruaz?

Joanek, orduan:

Ni, basamortuan oihuka diharduanaren ahotsa naz:

"Zuzendu bidea Jaunarentzat",

Isaias profeteak esan eban lez.

Bialdutako hareetariko batzuk fariseuak ziran, eta itaundu eutsoen: Zergaitik bateatzen dozu, bada, ez bazara Mesias, ez Elias, ez etortekoa dan Profetea?

Joanek erantzun eutsen: Nik urez bateatzen dot. Zeuen artean badozue, ostera, ezagutzen ez dozuen bat, nire ondoren datorrena; eta ni ez naz inor beraren oinetakoen lokarriak askatzeko ere.

Guzti hau Betanian jazo zan, Jordan ibaiaz bestaldean, han ziharduan-eta Joanek bateatzen.