Domekan Familia Ospakizuna

martes, 9 de abril de 2024

Pazkoako 3. domekea B


Domeka honetarako liturgia lagungarriak euskeraz.
 
Subsidios litúrgicos bilingües para este domingo.


Irakurgaiak euskeraz.
                                             
 
  

                                               

                                                         III. PAZKO-DOMEKEA – B

SARRERAKO OHARRA

          Egun on. BIZI da Jauna, aleluia!  

          Pazko aldiko poz giroan jarraitzen dogu, Jesus Berbiztua bidelagun dogulako eta gure fedea barritzen dihardualako. Egunez egun izaten doguzan ohikeria eta etsipenen erdian, dei egiten deusku Berak, gizon eta emakume barri eta berbiztu lez bizi gaitezan.

            Hasi dagigun, ba, gure ospakizuna, Jesuseganako sinismena barrituz eta Bera gure artean daukagula ohartuz.

 

SARRERAKO ABESTIA    Abestu dagigun danok, misterio..."edo Bizi da Jauna…

 

ABADEAREN AGURRA

 

          Jesus, Jaun berbiztua, egon bedi zuekin.

 

          Anai-arrebok: ondo etorriak!

          Eukaristiak erakusten deusku argien Berbiztua gure artean dagoana. Zabaldu daiguzan, beste behin ere, fedearen begiak gure bildurrak kentzen dituan eta bere itxaropenaren testigu bihurtzen gaituan bere presentzia ekintzailea somatzeko.

 

OHARRA URAZ BEDEINKATU AURRETIK

 

          Kristau alkarteko kide egin ginaneko eguna, hau da, gure bateo eguna gogora ekarriz eta barrituz prestatuko gara Eukaristiarako. Ur bedeinkatua jasoko dogu

 

URAZ   BEDEINKATZEA

 

Abestia:  Hartuko dogu... Azkenean, abadeak dino:

 

          Jaungoiko ahalguztidunak pekatutik garbitu gaizala eta, Eukaristia honen bitartez, bere Erreinuko otorduan partehartzeko duin egin gaizala. Amen.

 

AINTZA

 

HITZAREN LITURGIA

 

Ap Eg 3, 13-15. 17-19:

 

            Apostoluen lehenengo hitzaldietako gai nagusia Jesusen biztuerea izan zan. Irakurgai honetan, entzun dagiguzan, gaixo bat osatu dauala-ta inguruan batzen jakon jentearen aurrean, San Pedrok esaten dituan berbak.

 

Erantzun-Salmoa: 4. Salmoa

             Kanta dagigun Jainkoak Jesusen berbizkundean eskeini deuskun betiko errukia

 

 "Jaunari kanta, ona da-ta..."

 

1 Jn 2, 1-5a:

 

            Gure pekatua ikusiarren, etsipenean jausi barik, itxaropenez bizitzera dei egingo deusku San Joanek, bigarren irakurgai honetan. Baina, aldi berean, Jesus berbiztuaganako fedea eguneroko ekintzetara eroan behar dogula gogoratuko deusku.

 

Lk 24, 35-48:

 

            Apostoluen antzera, Jesusen izenean batuta gagozanok Bera gure artean sentitzen dogu. Goratu daigun Jaun berbiztua, "Aleluia" gogotsu kantatuz.

 

JAINKO HERRIAREN OTOITZA

 

          Konfiantza beteaz, egin deiogun otoitz biziaren Jaungoikoari.

 

·        Elizea Jesusek hasi eban bidetik joan daiten leialtasunez. Eskatu deiogun Jaunari.

 

·         Munduko bakearen alde. Batez ere gerran bizi diren herrien alde. Gorrotoa eta indarkeriak albo batera itziz, alkarrizketea izan daitela bakea lortzeko bidea.   Eskatu deiogun Jaunari.

 

·        Bizitzeari zentzun bat bilatu nahian dabizen guztien alde: Jesusen Ebanjelioan aurkitu dagiela euren bizitzarako bidea. Eskatu deiogun Jaunari.

 

·        Gutariko bakoitzak, hitzez eta egitez, Jesusek emoten deuskun maitasuna erakutsi dagigun. Eskatu deiogun Jaunari.

 

          Jaungoiko Jauna, zure Semearen heriotzaz alkarganatzearen eta bakearen oinarria jarri dozu; entzun zure herriaren otoitza eta egin gaizuz zure maitasunaz baketutako gizateria barriaren zeinu. Jesukristo gure Jaunaren bitartez.

 OHARRAK







AZKEN AGURRA

 

            Senideok: Jaungoikoaren maitasuna gurekin dagoana badakigu. Gure bizikeran maitasun hori agertzen ahalegindu gaitezan. Egiten dogun guztiak gure salbamenaren poza erakutsi dagiala.

 

            "Zeru lurren Erregina."








           III. PAZKO-DOMEKEA – B

 

SARRERAKO OHARRA

Egun on. BIZI da Jauna. Aleluia!

           Pazko aldiko poz giroan jarraitzen dogu, Jesus Berbiztua bidelagun dogulako eta gure fedea barritzen dihardualako. Egunez egun izaten doguzan ohikeria eta etsipenen erdian, dei e giten deusku Berak, gizon eta emakume barri eta berbiztu lez bizi gaitezan.    

            El mensaje de paz y de esperanza se repiten en la Pascua, y es don de Dios. Tenemos que hacerlo nuestro, meterlo en nuestro corazón.

            Cantamos con la presencia de Cristo Resucitado; El nos da su Palabra, su Cuerpo y nos salva.

            Hasi dagigun, ba, gure ospakizuna, Jesuseganako sinismena barrituz eta Bera gure artean daukagula ohartuz.

 

SARRERAKO ABESTIA    Abestu dagigun danok, misterio..." edo Bizi da Jauna…

 

ABADEAREN AGURRA

          Jesus, Jaun berbiztua, egon bedi zuekin.

 

          Anai-arrebok: ondo etorriak!

          La eucaristía es la señal más clara de que el Resucitado está con nosotros. Abramos, una vez más, los ojos de la fe para reconocer su presencia activa, que arranca nuestros miedos y nos convierte en testigos de esperanza.

 

OHARRA URAZ BEDEINKATU AURRETIK

 

          Kristau alkarteko kide egin ginaneko eguna, hau da, gure bateo eguna gogora ekarriz eta barrituz prestatuko gara Eukaristiarako. Ur bedeinkatua jasoko dogu

 

URAZ   BEDEINKATZEA

 

Abestia:  Hartuko dogu... Azkenean, abadeak dino:

 

          Jaungoiko ahalguztidunak pekatutik garbitu gaizala eta, Eukaristia honen bitartez, bere Erreinuko otorduan partehartzeko duin egin gaizala. Amen.

 

AINTZA

 

 

HITZAREN LITURGIA

 

Ap Eg 3, 13-15. 17-19:

Apostoluen lehenengo hitzaldietako gai nagusia Jesusen biztuerea izan zan. Irakurgai honetan, entzun dagiguzan, gaixo bat osatu dauala-ta inguruan batzen jakon jentearen aurrean, San Pedrok esaten dituan berbak.

            El poder de Dios ha transformado en exaltación la humillación del Siervo sufriente. Del Resucitado,  para nuestra salvación, manan la santidad, la justicia, la vida misma de Dios. Estos son los frutos de la resurrección.

Erantzun-Salmoa: 4. Salmoa

             Kanta dagigun Jainkoak Jesusen berbizkundean eskeini deuskun betiko errukia

            El salmista confía en Dios a pesar de las dificultades. Ha experimentado su amor en profundidad: el Señor le dio fuerza en el aprieto.

 

 "Jaunari kanta, ona da-ta..."

 

1 Jn 2, 1-5a:

            Gure pekatua ikusiarren, etsipenean jausi barik, itxaropenez bizitzera dei egingo deusku San Joanek, bigarren irakurgai honetan. Baina, aldi berean, Jesus berbiztuaganako fedea eguneroko ekintzetara eroan behar dogula gogoratuko deusku.

            En la verdad acogemos el mensaje de Cristo, muerto por el pecado. El que reconoce su propio pecado se convierte y empieza a vivir.

 

Lk 24, 35-48:

            El Espíritu del  Maestro guía a la comunidad cristiana, y le da luz para entender las Sagradas Escrituras

            Apostoluen antzera, Jesusen izenean batuta gagozanok Bera gure artean sentitzen dogu. Goratu daigun Jaun berbiztua, "Aleluia" gogotsu kantatuz.

 

JAINKO HERRIAREN OTOITZA

 

          Konfiantza beteaz, egin deiogun otoitz biziaren Jaungoikoari.

 

·        Elizea Jesusek hasi eban bidetik joan daiten leialtasunez. Eskatu deiogun Jaunari.

 

·        Para que nuestro mundo encuentre los profetas necesarios, trabajadores de la verdad, que denuncien la hipocresía y ayuden a abrir nuevos caminos de verdad y justicia.  Eskatu deiogun Jaunari

 

·        Por nuestra comunidad cristiana; que nuestro encuentro con el Resucitado nos fortalezca y a lo largo de la semana seamos constructores de la paz que Jesús nos da. Eskatu deiogun Jaunari

 

·        Gutariko bakoitzak, hitzez eta egitez, Jesusek emoten deuskun maitasuna erakutsi dagigun. Eskatu deiogun Jaunari.

 

          Jaungoiko Jauna, zure Semearen heriotzaz alkarganatzearen eta bakearen oinarria jarri dozu; entzun zure herriaren otoitza eta egin gaizuz zure maitasunaz baketutako gizateria  barriaren zeinu. Jesukristo gure Jaunaren bitartez.

 OHARRAK

AZKEN AGURRA

 

            Senideok: Jaungoikoaren maitasuna gurekin dagoana badakigu. Gure bizikeran maitasun hori agertzen ahalegindu gaitezan. Egiten dogun guztiak gure salbamenaren poza erakutsi dagiala.

            Que a lo largo de la semana, sintamos la presencia del Resucitado. Como señal de esta presencia, recibamos la bendición de Dios.

            "Zeru lurren Erregina.."





PAZKOALDIKO III. DOMEKEA

Biziaren sorburua hil zenduen,
baina Jainkoak biztu egin dau hilen artetik.

Apostoluen Eginak liburutik
(Eg 3, 13-15. 17-19)

         Egun hareetan, Pedrok berba egin eutsan herriari: «Abrahamen, Isaaken eta Jakoben Jainkoak, gure asaben Jainkoak, aintzaz bete dau Jesus bere zerbitzaria, zuek agintarien eskuetan itzi eta Pilatoren aurrean ukatu zenduena, honek askatzea erabagi eban arren. Santua eta Zuzena ukatu zenduen, eta hiltzailea askatzeko eskatu; biziaren sorburua hil zenduen, baina Jainkoak biztu egin dau hilen artetik; geu gara horren testigu.
         Badakit, senideok, ezjakinean jokatu zenduela zuek, baita zuen agintariek ere. Baina holan bete eban Jainkoak, profeta guztien ahoz aurrez iragarritakoa, hau da, haren Mesiasek sufridu egin behar ebala. Bihozbarritu zaiteze, beraz, eta bihurtu Jainkoagana, pekatuak kendu dakizuezan».

Eranzun-salmoa                                                                                               
(Sal 4, 2)

Argitu egizu, Jauna,
zure aurpegia gugana.

Edo   Aleluia

Jainko, ene laguntzaile, nik deitzean entzun nagizu,
estualdian nasaitzen nozu-eta:
erruki zakidaz eta nire otoitza entzun egizu.

Askok dino: «Nork erakutsi guri zorionik,
zure aurpegiaren argia aldendu bada gugandik?».

Etzun orduko, bake osoan loak nau hartzen,
Zuk bakarrik deustazu, Jauna, nasaipidea emoten.


Harek bere burua eskeini eban gure pekatuen parkamenerako;
eta ez gureen parkamenerako bakarrik,
baita mundu guztikoen parkamenerako ere

San Joan Apostoluaren lehenengo epistolatik
(1 Jn 2, 1-5)

         Ene seme-alabok, pekaturik egin ez dagizuen idazten deutsuet hau. Halan ere, norbaitek pekatu egiten badau, badogu laguntzailea Aitaren aurrean: zuzena dan Jesu Kristo. Harek bere burua eskeini eban gure pekatuen parkamenerako; eta ez gureen parkamenerako bakarrik, baita mundu guztikoen parkamenerako ere. Jainkoa ezagutzen dogula honetatik dakigu: haren aginduak gordetetik. «Nik ezagutzen dot Jainkoa» esan eta haren aginduak beteten ez dituana guzurtia da, eta holakoagan ez dago egia. Haren berbea beteten dauanagan, barriz, Jainkoaren maitasuna bere betera heldu da benetan. Holan dakigu Haregan gagozala.

Idatzita egoan, Mesiasek sufridu egin behar ebala
eta hirugarren egunean hilen artetik biztu.

Jesu Kristoren Ebanjelioa San Lukasen liburutik
(Lk 24, 35-48)

         Aldi haretan, Emausko ikasleek bidean jazotakoa kontatu eben eta zelan ogia zatitzean ezagutu eben Jauna.
         Horretan ziharduela, Jesus bera agertu zan ikasleen erdian eta esan eutsen: «Bakea zuei». Hareek, bildur-ikaraz beterik, mamua ikusten ziharduela uste eben. Baina Jesusek esan eutsen: «Zergaitik izutu zaree? Zergaitik sortzen jatzuez zalantza horreek barruan? Ikusi nire esku-oinak: Neu naz. Ikutu nagizue eta begiratu: mamuak ez dau hazur-haragirik, eta Nik bai, ikusten dozuenez». Eta hau esatean, esku-oinak erakutsi eutsezan.
         Hareek, ostera, euren pozetan oraindino ere ezin sinesturik eta harriturik egozan-eta, Jesusek esan eutsen: «Ba al dozue hemen jatekorik?» Arrain erre apur bat eskeini eutsoen.
         Jesusek hartu eta euren aurrean jan eban. Gero, esan eutsen: «Hauxe da, artean zuekin nengoala, esan neutsuena: Moisesen Legean, Profetetan eta Salmoetan Nitaz idatzitako guztia bete beharrekoa zala».
         Orduan, adimena argitu eutsen, Liburu Santuak ulertu egiezan. Eta esan eutsen: «Idatzita egoan, Mesiasek sufridu egin behar ebala eta hirugarren egunean hilen artetik biztu, eta, Jerusalemdik hasita, bihozbarritzea iragarri behar jakela haren izenean herri guztiei, pekatuak parkatu dakiezan. Zeuek zaree gauza honeen testigu».