Subsidios litúrgicos bilingües para este domingo.
VI. PAZKO-DOMEKEA - B
gaixoaren pazkoa
“ALKAR ZAINDU”
SARRERAKO OHARRA
Egun on Jaunaren Egunean eukaristia ospatzera etorri zareen guztioi:
Asteotan, pazko fedea bizitasunez ospatzeko eta Berbiztuagazko hartuemona sendotzeko aukerea izan dogu. Gaur, Berak maite ginduzan lez maitatzean datzan benetako maitasunean pozik irauteko esaten deusku.
Pozez betetako giroan ospatuko dogu Gaixoaren Pazkoa. “Alkar zaindu - Cuidémonos mutuamente”, goiburua, deia da, pandemia aldi honetan aparteko arreta eskaini deiegun gaixoei eta euren zaintzaileei.
Salmogilearen eskutik ezagutuko doguz Jaunak zenbat gauza miresgarri egiten dauan hainbeste lagunengan.
Pozez ganezka, emon deiogun hasierea ospakizunari.
"Biztu da Kristo aleluia.."
ABADEAREN AGURRA
Jesus berbiztuaren grazia, maitasuna eta bakea egon beitez zuekin.
Anai-arrebok:
Jaun berbiztua hemen dago gurekin. Berak deitu gaitu. Hemen dago, bere Barri Ona bizitzen laguntzeko eta bere Espirituaren indarra emoteko.
OHARRA URAZ BEDEINKATU AURRETIK
Bateoko uraren bidez, Espirituaren bizi barrira jaio ginan. Eukaristia hasterakoan, une erabakigarri ha dakargu gogora. Jaso dagigun orain fedez ur bedeinkatuaren ihinztadurea.
URAZ BEDEINKATZEA
Hartuko dogu ura pozik... . Azkenean, abadeak dino:
Jaungoiko ahalguztidunak pekatutik garbitu gaizala eta, Eukaristia honen bitartez, bere Erreinuko otorduan partehartzeko duin egin gaizala. Amen.
AINTZA
HITZAREN LITURGIA
Ap Eg 10, 25-26. 34-35. 44-48:
Irakurgai honetan, Elizearen lehenengo aldiko bizikerea agertzen jaku. Elizea misiolari izaten hasten da. Israeldar ez diranak ere lekua izango dabe Jesusen Elizan.
Erantzun-Salmoa: 97. Salmoa
Israel herria herbestean egoala misiolari bihurtu zan. Jainkoaren indarra eta maitasuna gogoratzen dabe. Herri guztiak Jainkoa ezagutzera deituak izan dira.
"Ikusi dabe lur muga danak..."
1 Jn 4, 7-10:
Jaungoikoak aurrea hartu deusku: gu pekatari izan arren, bere Semea gu salbatzera bialtzeraino maite izan gaitu.
Jn 15, 9-17:
Ebanjelioan Jesusek gogoratuko deusku ez dagoala maitasun haundiagorik, norberaren bizia adiskideakaitik emotea baino.
Prestau gaitezan Jaunaren berbea entzuteko: "Aleluia".
JAINKO HERRIAREN OTOITZA
Egin deiogun otoitz Jaungoiko gure Aitari, bere bizia adiskideen alde emon eban Jesukristo berbiztu ebanari, gure eta mundu guztiaren erreguak aurkeztuz:
· Eliza osotzen dogun guztion alde, Espirituaren eraginez, salbazioaren sakramentu izan gaitezan gure herrian. Egin dagigun otoitz
· Osasun-arretarik ez izateagaitik lagun askoren heriotza jasaten daben herriengaitik. Agintariek ez daiezan bertan behera itzi gaixoak eta ezinbesteko laguntza emon deieen. Egin dagigun otoitz
· Gaixoen, senideen eta laguntzaileen alde. Gertu sentidu daien Jesus Berbiztuaren presentzia sendatzailea. Egin dagigun otoitz
· Hildako neba-arraben eta Jaunarengan uste osoa jarri eben guztien alde, orain atseden hartu daien bere erreinuan. Egin dagigun otoitz
Aita Jaungoikoa, zeuk maitatu gaituzu lehenengo, zeure Semea bialdu deuskuzulako, Haren bitartez gu bizi gaitezan; entzun gure otoitza eta, Espiritu Santuaz beteta, alkar maite dagigula, Kristok maite izan gaituan lez. Errege bizi da-ta gizaldi eta gizaldi guztietan.
AZKEN AGURRA
Jaun berbiztuak eskaintzen deuskun bizi barria ospatu dogu. Bere bizia gure alde emoteraino maite izan gaitu, adiskide deitu eta gaixoak sendotuz eta zapalduta bizi diranak askatuz, barrio na beharsuei hots egitera bialtzen gaitu.
"Zelu-lurren Erregina."
VI. PAZKO-DOMEKEA - B
Gaixoaren Pazkoa / PASCUA DEL ENFERMO
“ALKAR ZAINDU - CUIDEMONOS”
SARRERAKO OHARRA
Egun on Jaunaren Egunean eukaristia ospatzera etorri zareen guztioi:
Asteotan, pazko fedea bizitasunez ospatzeko eta Berbiztuagazko hartuemona sendotzeko aukerea izan dogu. Gaur, Berak maite ginduzan lez maitatzean datzan benetako maitasunean pozik irauteko esaten deusku.
En este ambiente de alegría, celebramos también la Pascua del Enfermo. El lema de esta jornada “Alkar zaindu – Cuidémonos mutuamente”, nos invita a ofrecer, en este tiempo de pandemía, una atención especial a las personas enfermas y a quienes cuidan de ellas.
Pozez ganezka, emon deiogun hasierea ospakizunari.
"Biztu da Kristo aleluia.."
ABADEAREN AGURRA
Jesus berbiztuaren grazia, maitasuna eta bakea egon beitez zuekin.
Anai-arrebok:
Jaun berbiztua hemen dago gurekin. Berak deitu gaitu. Hemen dago, bere Barri Ona bizitzen laguntzeko eta bere Espirituaren indarra emoteko.
Este sexto domingo de Pascua es el Día del Enfermo. Hoy, sintiendo cercanos a las personas enfermas de nuestras comunidades, celebramos la Eucaristía en el día del Señor.
OHARRA uraz bedeinkatu aurretik
Bateoko uraren bidez, Espirituaren bizi barrira jaio ginan. Eukaristia hasterakoan, une erabakigarri ha dakargu gogora. Jaso dagigun orain fedez ur bedeinkatuaren ihinztadurea.
URAZ BEDEINKATZEA
Hartuko dogu ura pozik... . Azkenean, abadeak dino:
Que Dios todopoderoso nos purifique del pecado y, por la celebración de esta Eucaristía, nos haga dignos de participar del banquete de su Reino. Amén.
HITZAREN LITURGIA
Ap Eg 10, 25-26. 34-35. 44-48:
Irakurgai honetan, Elizearen lehenengo aldiko bizikerea agertzen jaku. Elizea misiolari izaten hasten da. Israeldar ez diranak ere lekua izango dabe Jesusen Elizan.
La Iglesia es misionera; convoca a todos para que participen de la salvación de Cristo.
Erantzun-Salmoa: 97. Salmoa
Israel herria herbestean egoala misiolari bihurtu zan. Jainkoaren indarra eta maitasuna gogoratzen dabe. Herri guztiak Jainkoa ezagutzera deituak izan dira.
El “cántico nuevo” al que alude este salmo pudiera ser el de los repatriados después de las penas del destierro en Babilonia.
"Ikusi dabe lur muga danak..."
1 Jn 4, 7-10:
Jaungoikoak aurrea hartu deusku: gu pekatari izan arren, bere Semea gu salbatzera bialtzeraino maite izan gaitu.
Dios es amor. Sólo desde el amor podemos entender la fe y podemos entender la vida cristiana.
Jn 15, 9-17:
Ebanjelioan Jesusek gogoratuko deusku ez dagoala maitasun haundiagorik, norberaren bizia adiskideakaitik emotea baino.
El cristiano es aquel que ha creído en el amor de Dios y esta convicción le empuja a amar a todas las personas, poniendo así de relieve el misterio último de Dios.
Prestau gaitezan Jaunaren berbea entzuteko: "Aleluia".
JAINKO HERRIAREN OTOITZA
Egin deiogun otoitz Jaungoiko gure Aitari, bere bizia adiskideen alde emon eban Jesukristo berbiztu ebanari, gure eta mundu guztiaren erreguak:
· Eliza osotzen dogun guztion alde, Espirituaren eraginez, salbazioaren sakramentu izan gaitezan gure herrian. Egin dagigun otoitz
· Osasun-arretarik ez izateagaitik lagun askoren heriotza jasaten daben herriengaitik. Agintariek ez daiezan bertan behera itzi gaixoak eta ezinbesteko laguntza emon deieen. Egin dagigun otoitz
· Por las personas enfermas, por sus familiares, por quienes les acompañan; para que sientan cercana la presencia sanante de Jesús Resucitado. Egin dagigun otoitz.
· Por todos nuestros hermanos difuntos y cuantos confiaron en el Señor, para que ahora descansen en su reino. Egin dagigun otoitz
Aita Jaungoikoa, zeuk maitatu gaituzu lehenengo, zeure Semea bialdu deuskuzulako, Haren bitartez gu bizi gaitezan; entzun gure otoitza eta, Espiritu Santuaz beteta, alkar maite dagigula, Kristok maite izan gaituan lez. Errege bizi da-ta gizaldi eta gizaldi guztietan.
AZKEN AGURRA
Gure bizia eta salbamena dan Jesusek bizkortu gaitu Meza santu honetan eta, orain, agindu bategaz bialtzen gaitu: "maite egizue alkar". Maitasunaren eraginez, izan gaitezan misiolari.
Hemos celebrado la vida nueva que nos ofrece el Señor Resucitado. El nos ha amado hasta dar su vida, nos ha llamado amigos y nos ha enviado para anunciar la buena noticia a los pobres sanando a los enfermos y liberando a los que viven oprimidos. Él vive y nos acompaña en la misión.
"Zeru-lurren Erregina..