Subsidios litúrgicos bilingües para este domingo.
PAZKOKO VII. DOMEKEA (B) JAUNAREN IGOKUNDEA
Gizarte Komunikabideen Munduko Jardunaldia
SARRERAKO OHARKIZUNA
Egun on Jaunaren Egunean Eukaristia ospatzera etorri
zareen guztioi:
Eleiza osoagaz bat eginik, IGOKUNDE jaia ospatzen dogu. Ez da agur
egite hutsa; Jesus gure Jaunaren
presentzia barri baten hasierea da. Jaunaren hitzak, ebanjelariaren
bitartez, Jesusek bere ikasleekin daukan topaketa, bialketa eta agintzaria agertuko deuskuz. Holan hasten da alkartearen misinoa; holan
sortzen da Eleiza.
Gaurko
egunez, gainera, Gizarte Komunikabideen Jardunaldia ospatzen dogu. Gogoan
ditugu arlo horretan lan egiten daben guztiak
“Zoaze eta egin ikasleak...” dogu Jesus Jaunaren konbidapena;
bere jarraitzaile guztioi egiten deuskun konbidapena da: Jainkoaren Erreinua ereitera eta iragartera
bialduak gara.
ABESTIA: Abestu dagigun danok, misterio...
ABADEAREN AGURRA
Maitasunaren eta bakearen Jaungoikoa egon bedi zuekin.
Jesus, kurutziltzatua, berbiztua, zerura igo da.
Bera Jaungoikoaren bizitzan sartu da.
Horixe ospatzen dogu gaur Igokundearen domeka honetan, goratua ikustearen poza sentitzen dogunean; eta, egun batean, geuk ere beragaz betiko bizitza biziko dogula itxaroten dogu.
OHARRA URAZ BEDEINKATU AURRETIK
Pazkoko domeka honeetan, ur bedeinkatuaren ihinztadureaz, gure bizitzetako une erabakigarria gogoratzen dogu: bateoaren bidez, Jesusen alkarteko kide egin ginan eta bere Espiritua jaso genduan. Egin dagigun gaur barriro, Jesus gure bizia izan daiten beti.
URAZ BEDEINKATZEA : Hartuko dogu ura pozik... Azkenean, abadeak dino:
Jaungoiko ahalguztidunak pekatutik garbitu gaizala eta, Eukaristia honen bitartez, bere Erreinuko otorduan parte hartzeko duin egin gaizala. Amen.
AINTZA:Aintza eta ospe haundiz zerura igoten dauan Jaunari abestu deiogun gorespen kantu hau
HITZAREN LITURGIA
Ap Eg 1, 1‑11:
Apostoluen Eginak deituriko liburuak Elizearen lehenengo pausoak jasoten ditu. Eta, bere lehenengo atalburuan, Jesusen zeruratzearen barri emoten deusku. Horixe entzungo dogu irakurgai honetan.
Erantzun‑Salmoa: 46. salmoa
Oihu alaien artean igon da Jainkoa, horregaitik salmisteagaz bat egiten dogu “Lur osoa, egiozu irrintzi Jainkoari” abestuz
Ef 1, 17‑23:
Kristo berbiztua Jaungoiko Aitak bere eskoi‑aldean jarriazo dau. Fededunok Haren Gorputzeko atal gara eta guri ere azken bardina eskeintzen deusku.
Mk 16, 15-20
Jesusek, zerura igon aurretik, bere apostoluak mundu zabalera bialtzen ditu Barri Ona iragarten. Eginkizun horretan Jaunaren laguntza beti izango dabe eurekin
Goratu daigun, zerura igon arren, betiko geugaz gelditu dan Jauna, "Aleluia" abestuz.
JAINKO HERRIAREN OTOITZA
Jesusegaz bat eginik, Eskatu deiogun Aitari bere Espiritua bialtzeko eta gu barritzeko.
· Kristinau guztion alde, pozik bizi dagigun gure Jesusenganako fedea. Eskatu deiogun Jaunari.
· Munduko bake eta zuzentasunaren alde, gerra edo gosearen eraginez sufritzen dagozanen alde, bizitzari zentzunik aurkitzen ez deutsoenen alde. Eskatu deiogun Jaunari.
· Sufritzen dagozanen alde. Pandemiaren egoera honetan, geurekerian ez gaitezela bizi eta askoren egoeraz kontzientziaturik, gu eta geure ingurukoakaz, solidario izanik, guztiok zaindu gaitezan. Eskatu deiogun Jaunari.
· Gizarte Komunikabideetan jarduten dabenen alde. Euren lana herrien arteko akordioaren zerbitzura egon daiten. Eskatu deiogun Jaunari
Jaungoiko ona, entzun gure otoitzak eta emoiguzu eskatu deutsuguna. Zure ondora igon dauan Jesukristo gure Jaunaren bitartez. Amen.
AZKEN AGURRA
Eukaristia amaitzean, gaur geuri dinoskuz Jesusek Ebanjelioko berbak: "Nire testigu izan zaiteze. Eta jakin egizue ni zeuokin nozuela beti". Jesusen laguntzaz izan gaitezan bere barri onaren zabaltzaile.
"Biztu da Kristo..."
PAZKOKO VII. DOMEKEA (B)JAUNAREN IGOKUNDEA
Gizarte Komunikabideen Munduko Jardunaldia
SARRERAKO OHARKIZUNA
Egun on, Jaunaren
Egunean Eukaristia ospatzera etorri zareen guztioi:
Eleiza osoagaz bat eginik, IGOKUNDE jaia ospatzen dogu. Ez da
agur egite hutsa; Jesus gure Jaunaren
presentzia barri baten hasierea da. Jaunaren hitzak, ebanjelariaren
bitartez, Jesusek bere ikasleekin daukan topaketa, bialketa eta agintzaria agertuko deuskuz. Holan hasten da alkartearen misinoa; holan
sortzen da Eleiza.
Celebramos hoy la solemnidad de la Ascensión del Señor que nos sitúa a las puertas de Pentecostés. Hoy se actualiza en nuestra celebración eucarística que Jesús, el crucificado, el resucitado, ha subido al cielo.
En este domingo de la Ascensión celebramos también la Jornada Mundial de las Comunicaciones Sociales. Pidamos al Señor por quienes trabajan en ello.
“Zoaze eta egin ikasleak...” dogu Jesus Jaunaren konbidapena; bere jarraitzaile guztioi egiten deuskun konbidapena da: Jainkoaren Erreinua ereitera eta iragartera bialduak gara.
Hasi gaitezan abestuz
ABESTIA: Abestu dagigun danok, misterio...
ABADEAREN AGURRA
Maitasunaren eta bakearen Jaungoikoa egon bedi zuekin.
Jesus, kurutziltzatua, berbiztua, zerura igo da.
Bera Jaungoikoaren bizitzan sartu da.
Horixe ospatzen dogu gaur Igokundearen domeka honetan, goratua ikustearen poza sentitzen dogunean; eta, egun batean, geuk ere beragaz betiko bizitza biziko dogula itxaroten dogu.
OHARRA URAZ BEDEINKATU AURRETIK
Pazkoko domeka honeetan, ur bedeinkatuaren ihinztadureaz, gure bizitzetako une erabakigarria gogoratzen dogu: bateoaren bidez, Jesusen alkarteko kide egin ginan eta bere Espiritua jaso genduan. Egin dagigun gaur barriro, Jesus gure bizia izan daiten beti.
URAZ BEDEINKATZEA : Hartuko dogu ura pozik... Azkenean, abadeak dino:
Jaungoiko ahalguztidunak pekatutik garbitu gaizala eta, Eukaristia honen bitartez, bere Erreinuko otorduan parte hartzeko duin egin gaizala. Amen.
AINTZA:Aintza eta ospe haundiz zerura igoten dauan Jaunari abestu deiogun gorespen kantu hau
HITZAREN LITURGIA
Ap Eg 1, 1‑11:
Apostoluen Eginak deituriko liburuak Elizearen lehenengo pausoak jasoten ditu. Eta, bere lehenengo atalburuan, Jesusen zeruratzearen barri emoten deusku. Horixe entzungo dogu irakurgai honetan.
El tiempo de Jesús termina y comienza el tiempo del Espíritu y de la Iglesia. Por eso los apóstoles se dan cuenta de su misión en el mundo.
Erantzun‑Salmoa: 46. Salmoa
Desde muy antiguo la liturgia reza este salmo en la fiesta de la Ascensión. Sirve para expresar el gozo del pueblo cristiano por el triunfo de Cristo, sentado a la derecha del Padre. Este canto mantiene nuestra esperanza y sirve para confesar que el triunfo de Jesús se extenderá a todos los pueblos de la tierra.
Oihu alaien artean igon da Jainkoa, horregaitik salmisteagaz bat egiten dogu “Lur osoa, egiozu irrintzi Jainkoari” abestuz
Ef 1, 17‑23:
Kristo berbiztua Jaungoiko Aitak bere eskoi‑aldean jarriazo dau. Fededunok Haren Gorputzeko atal gara eta guri ere azken bardina eskeintzen deusku.
El apóstol nos sugiere que interpretemos en el marco de una visión de fe la ascensión de Cristo y su permanencia a la derecha del Padre.
Mk 16, 15-20
Jesusek, zerura igon aurretik, bere apostoluak mundu zabalera bialtzen ditu Barri Ona iragarten. Eginkizun horretan Jaunaren laguntza beti izango dabe eurekin
La unión con Cristo nos empuja al mundo. En la lucha no estamos solos. Jesús camina con nosotros. Toda la fuerza viene de EL; sólo nos pide que pongamos en sus manos nuestra debilidad.
Goratu daigun, zerura igon arren, betiko geugaz gelditu dan Jauna, "Aleluia" abestuz.
JAINKO HERRIAREN OTOITZA
Jesusegaz bat eginik, Eskatu deiogun Aitari bere Espiritua bialtzeko eta gu barritzeko.
· Kristinau guztion alde, pozik bizi dagigun gure Jesusenganako fedea. Eskatu ...
· Sufritzen dagozanen alde. Pandemiaren egoera honetan, geurekerian ez gaitezela bizi eta askoren egoeraz kontzientziaturik, gu eta geure ingurukoakaz, solidario izanik, guztiok zaindu gaitezan. Eskatu deiogun Jaunari.
· Por quienes viven bajo el peso del dolor y la tristeza, para que encuentren fortaleza y ayuda para salir adelante. Eskatu deiogun Jaunari.
· Por quienes trabajan en los Medios de Comunicación Social. Para que desde su trabajo apuesten por la liberación de los más pobres y no sirvan a los intereses de los poderosos. Eskatu deiogun Jaunari.
Jaungoiko ona, entzun gure otoitzak eta emoiguzu eskatu deutsuguna. Zure ondora igon dauan Jesukristo gure Jaunaren bitartez. Amen.
AZKEN AGURRA
Eukaristia amaitzean, gaur geuri dinoskuz Jesusek Ebanjelioko berbak: "Nire testigu izan zaiteze. Eta jakin egizue ni zeuokin nozuela beti". Jesusen laguntzaz izan gaitezan bere barri onaren zabaltzaile.
Jesucristo ha cumplido su misión. Ahora somos nosotros, sus discípulos, los que debemos continuar su obra salvadora y dar testimonio de que Jesús ha muerto y resucitado.
"Biztu da Kristo...