Zer dan Aste Santua minutu baten azaldua

miércoles, 22 de diciembre de 2021

Familia Santua C urtea


Domeka honetarako liturgia lagungarriak euskeraz.


Subsidios litúrgicos bilingües para este domingo.
Irakurgaiak euskeraz.

 


                                

                                 

                                                                      GABON-ZORTZIURRENEKO DOMEKEA – C

                                                          FAMILIA SANTUA

 

 

SARRERAKO OHARKIZUNA

 

            Gabon jai giroan  egun on, guztioi:

            Gaur, Nazareteko Familia Santuaren eguna ospatzen dogu. Nazareteko familian hazi zan Jesus, Jainko Aitaren aldeko eskaintza eta konfiantzan. Aukerako eguna da Jainkoari gure familiengaitik eskerrak emoteko eta Jainkoaren aurrean beste behin be kristau familia garala autortzeko.

Familia Santuaren argitan, Familiaren eguna ospatuko dogu gaur, «familia eta parrokia, bakardadeari aurre egiteko bide» goiburuaren haritik. Parrokia bakotxari, familien benetako familia izanda, personen alkartasuna eratzea dagokio. Honan, parrokia alkarteko kide bakotxari dei egiten jako oinazetan danaren, gaixoaren, behartsuaren, nagusien eta behartutako bakardadean bizi diranen bila atara daiten.

 

            Kantuz hasi gaitezan

 

            "Kanta dagigun danok….

 

AGURRA

 

          Espiritu Santuaren eraginez gizon egin zan Jesus Jaunagan azaldu jakun Jaungoiko Aita eta Ama izan bedi zuekin.

 

DAMU OTOITZA

Senideok: Nazareteko familiak Jaungoikoaren borondatea betetzea bilatzen eban beti. Gu, sarritan, ez gara bizi Jaungoiko Aitaren seme-alaba jator lez. Horregaitik, autortu daigun gure pekatua:

-        Gurasoentzat eta familiakoentzat begirunea eukitera dei egiten deuskuzu. Erruki, Jauna.

-        Gure inguruko guztiekin bakean bizi izatera dei egiten deuskuzu. Kristo, erruki.

-        Herri eta familia handia eraikitzeko dei egiten deuskuzu. Erruki, Jauna.

 

HITZAREN LITURGIA

 

Sir 3, 3-7. 14-17a:

            Entzun dagiguzan Itun Zaharreko fededun batek emoten deuskuzan burubide eta kontsejuak. Familiako bizitzeari buruzkoak dira. Aintzina esandako berbak izan arren, gaurko familia bizitzarako ere egoki-egokiak dira.

 

Erantzun-Salmoa:  127. Salmoa

            Salbatzaileak bedeinkatzen gaitu. Bere bedeinkapena gure eguneroko bizitzarako da, gure familia, gure lana

 

 "Jaunaren bildur dan gizona, haxe bai dala doatsua"

 

Kol 3, 12-21:

            Aldi batetik bestera, familia bizitza, gauza guztiak lez, aldatzen doa. Baina, oinarri-oinarrian, badago zerbait inoiz ere aldatuko ez dana: alkar maitasuna. Hauxe da familia jatorrari eusten deutsona. Entzun daiguzan San Pauloren berbak.

 

Lk.2,41-52:

            Aitaren nahia egitea da Jesusen eginkizun behinena

 

            Goratu dagigun Jauna,  "Aleluia" abestuz.

 

 

JAINKO HERRIAREN OTOITZA

 

 

            Fededunok familia bat osotzen dogu. Horregaitik, alkartuta, gure familien alde eta giza familia osoaren alde otoitz egiten deutsagu guztion Aitari:

 

·         Eleiza osoaren alde: munduaren aurrean, gizaki guztiei bere maitasuna agertzen deutsen Jainkoaren seme-alaben familia lez agertu daiten. Egin dagigun otoitz.

 

·        Kristau familien alde. Euren heziera zereginean, bihotz zabalak izan daitezan, eta maitasun eta zerbitzu testigantza emonez, euren seme-alabei lagundu deien, Elizan eta munduan Jaungoikoak egiten deutsen deia bilatzen eta aurkitzen. Egin dagigun otoitz.

 

·        Maitasunik ezak, indarkeriak eta zuzentasunik ezak apurtuta dagozan familien alde. Itxaropenerako eta maitasunerako arrazoiak aurkitu dagiezan. Egin dagigun otoitz.

 

·        Arratiako kristau alkartea osotzen dogun guztion alde modu sinodalean alkarrekin bidea egiteko gai izan gaitezan. Egin dagigun otoitz.

 

Otoitza:        Entzun, Jauna, gure otoitza eta zaindu gagizuz zure Maitasunean. Jesu Kristo gure Jaunaren bitartez.

 

§  JAUNARTZEAREN OSTEAN

 

Egokia bada eta ospakizunaren neurriak apurtzen ez baditu...

 

Eskerrak, Aita,

Zu “familia” dan Jaungoikoa zaralako,

        “alkartea” dan Jaungoikoa

Jesu Kristo zure Semearen bitartez,

zure maitasun egitasmoa erakutsi deuskuzu:

zure inguruan, gu familia handi bat izan gaitezala.

Eskerrak bizitzarako  eta fedean eta maitasunean

hasteko familia bat emotearren.

 

 

AZKEN AGURRA

 

            Senideok, urten dagigun elizatik, gure familietan Nazareteko familiaren antzeko bizitzeko gogo biziaz. Poz orduetan eta ezbeharretan, beti, alkartuta bizi gaitezala, alkarri lagunduz eta poza emonez.

 

            " Gora gora, gora hotsegin...

 




                               


                               GABON-ZORTZIURRENEKO DOMEKEA – C

                                                          FAMILIA SANTUA

 

SARRERAKO OHARKIZUNA      

            Gabon jai giroan  egun on, guztioi:

            Gaur, Nazareteko Familia Santuaren eguna ospatzen dogu. Nazareteko familian hazi zan Jesus, Jainko Aitaren aldeko eskaintza eta konfiantzan. Aukerako eguna da Jainkoari gure familiengaitik eskerrak emoteko eta Jainkoaren aurrean beste behin be kristau familia garala autortzeko.

A la luz de la Sagrada Familia, hoy es la Jornada de la Familia, que este año tiene por lema: «Familia y parroquia, respuesta a la soledad». Cada parroquia, como una verdadera familia de familias, está llamada a construir una comunión de personas. De este modo, cada miembro de la comunidad parroquial es invitado a salir al encuentro de quien sufre, del enfermo, del necesitado, de los mayores y de quienes viven en soledad no deseada.

        

            Kantuz hasi gaitezan     "Kanta dagigun danok….

 

 

AGURRA

 

          Espiritu Santuaren eraginez gizon egin zan Jesus Jaunagan azaldu jakun Jaungoiko Aita eta Ama izan bedi zuekin.

 

DAMU OTOITZA

Senideok: Nazareteko familiak Jaungoikoaren borondatea betetzea bilatzen eban beti. Gu, sarritan, ez gara bizi Jaungoiko Aitaren seme-alaba jator lez. Horregaitik, autortu daigun gure pekatua:

-        Gurasoentzat eta familiakoentzat begirunea eukitera dei egiten deuskuzu. Erruki, Jauna.

-        Tú, que nacido en Belén nos revelas el auténtico rostro de Dios.  Kristo, erruki.

-        Herri eta familia handia eraikitzeko dei egiten deuskuzu. Erruki, Jauna.

           

HITZAREN LITURGIA

 

Sir 3, 3-7. 14-17a:

            Entzun dagiguzan Itun Zaharreko fededun batek emoten deuskuzan burubide eta kontsejuak. Familiako bizitzeari buruzkoak dira. Aintzina esandako berbak izan arren, gaurko familia bizitzarako ere egoki-egokiak dira.

Todo amor nace de Dios. El amor supera todas las barreras. Darse sin medida es lo único que salva.

 

Erantzun-Salmoa:  127. Salmoa

            Salbatzaileak bedeinkatzen gaitu. Bere bedeinkapena gure eguneroko bizitzarako da, gure familia, gure lana

 

            El salmo 127 expresa el deseo de que Dios bendiga a quienes le temen. La bendición alcanza las realidades de la vida concreta: el fruto del trabajo, la familia, la vida pacífica...

 

 "Jaunaren bildur dan gizona, haxe bai dala doatsua"

Kol 3, 12-21:

 

            Aldi batetik bestera, familia bizitza, gauza guztiak lez, aldatzen doa. Baina, oinarri-oinarrian, badago zerbait inoiz ere aldatuko ez dana: alkar maitasuna. Hauxe da familia jatorrari eusten deutsona. Entzun daiguzan San Pauloren berbak.

            Todos somos pecadores y necesitados; no merecemos amor. Hemos sido llamados a la paz que supera todas las diferencias. La unidad familiar debe ser reflejo de la vida que Cristo desea para su Iglesia.

 

Lk.2,41-52:

 

Aitaren nahia egitea da Jesusen eginkizun behinena

            Cumplir la voluntad de Dios es fuente de dolor para los que aman.

            Goratu dagigun Jauna,  "Aleluia" abestuz

 

 

JAINKO HERRIAREN OTOITZA

 

            Fededunok familia bat osotzen dogu. Horregaitik, alkartuta, gure familien alde eta giza familia osoaren alde otoitz egiten deutsagu guztion Aitari:

 

·         Eleiza osoaren alde: munduaren aurrean, gizaki guztiei bere maitasuna agertzen deutsen Jainkoaren seme-alaben familia lez agertu daiten. Egin dagigun otoitz.

 

·        Por las familias: para que el amor, la entrega, el respeto sean las bases de la alegría y la unidad. Egin dagigun otoitz.

 

·        Kristau familien alde. Euren heziera zereginean, bihotz zabalak izan daitezan, eta maitasun eta zerbitzu testigantza emonez, euren seme-alabei lagundu deien, Elizan eta munduan Jaungoikoak egiten deutsen deia bilatzen eta aurkitzen. Egin dagigun otoitz.

 

·        Por todas las personas que sufren la ruptura de los vínculos familiares, para que encuentren medios adecuados que les ayuden a seguir amando. Egin dagigun otoitz.

 

·        Arratiako kristau alkartea osotzen dogun guztion alde modu sinodalean alkarrekin bidea egiteko gai izan gaitezan. Egin dagigun otoitz.

 

Otoitza:        Entzun, Jauna, gure otoitza eta zaindu gagizuz zure Maitasunean. Jesu Kristo gure Jaunaren bitartez.

           

AZKEN AGURRA

            Senideok, urten dagigun elizatik, gure familietan Nazareteko familiaren antzeko bizitzeko gogo biziaz. Poz orduetan eta ezbeharretan, beti, alkartuta bizi gaitezala, alkarri lagunduz eta poza emonez.

            El sufrimiento y el dolor fueron huéspedes en la Sagrada Familia, como en las nuestras; pero allí hubo amor. Amor que soporta, que perdona, que olvida, que crea novedad cada día, que anima a seguir  viviendo a pesar de todo, que rompe el egoísmo, fuente de dolor.

            Para que el amor reine entre nosotros, recibamos la bendición de Dios.

 

            "Gora gora gora hotsegin"









GABON ALDIA




GABON‑ZORTZIURRENEKO DOMEKEA

FAMILIA SANTUA






      Siraken liburutik (Sir 3, 3‑7. 14‑17a)



      Goresgarriago egiten dau Jaunak aita, seme‑alabak baino;

eta amari eskubidea emoten deutso bere umeen gainean.

Aita goratzen dauanak bere pekatuak ordaintzen ditu;

eta ama goratzen dauanak, ondasunak pilatzen.

Aita goratzen dauanak poza izango dau bere seme‑alabengan;

eta otoitz egunean, entzun egingo jako.

Aita goratzen dauana luzaro biziko da;

eta Jaunak entzuten deutso amari atsegin emoten deutsonari.

      Ene seme, iraun zure aita goratzen,

eta ez itzi bertan behera, bizi dan artean.

Burua galtzen badau ere,

izan zakioz bihotz haundiko

eta ez egizu nahigabetu, bizi zaran artean;

aitari emondako laguntza ez da ahaztuko,

pekatuen ordain izango dozu;

zoritxar egunean, gogoan hartuko deutsu Jaunak.  





Erantzun-salmoa      Sal 127, 1‑2. 3. 4‑5




Dohatsu Jaunaren bildur dana, Haren bideetan dabilena!



      Dohatsu, Jaunaren bildur dana,

Haren bideetan dabilena.

Zeure eskuen lana dozu jango,

zoriontsu izango zara, eta ondo jatzu joango.

      Zure emaztea mahasti emonkorraren antzean,

zure etxe barruan;

zure semeak olibondo kimuen antzean,

zure mahai inguruan.

      Begira, holan izango da bedeinkatua gizona,

Jaunari bildur deutsona:

“Jaunak Siondik bedeinkatu zagizala,

Jerusalen dokatsu ikusiz beti bizi zaitezala”.





      San Paulo Apostoluak Kolosarrei  (Kol 3, 12-21)




      Senideok: Jantzi zaiteze bihotz errukitsuz, onberatasunez, apaltasunez, egokitasunez, eroapenez, Jaungoikoaren herri aukeratu, santu eta maitea zareen ezkero. Eroaizue ondo alkar, eta parkatu batak besteari, inork inorentzat ezer baleuko. Jaunak parkatu deutsuen lez, parkatu zuok ere.

      Guzti horreen gainetik, izan egizue maitasuna, horixe dalako lokarririk bikainena. Kristoren bakeak agindu begi zuen bihotzetan, bake horretara deituak zareen ezkero gorputz batean; eta izan esker onekoak. Ugari bizi bedi zuekan Kristoren berbea: jakituriarik osoenean, alkar argituz eta berotuz; salmoak, goratzarreak eta goi‑arnasazko abestiak Jaungoikoari bihotzez eta esker onez kantari. Edozer esaten edo egiten dozuela, egizue dana Jesukristo Jaunaren izenean, Beronen bidez Jaungoiko Aitari eskerrak emonez.

      Emazteok, egon zaiteze zeuon senarren menpean, Jaunagan egoki dan legez. Senarrok, maitatu egizuez zeuon emazteak, eta ez izan gogorrak eurekaz. Seme‑alabok, egin zuen gurasoen esana, gauza guztietan, Jaunak horixe nahi dau‑ta. Gurasuok, ez hasarrerazo zuen seme‑alabak, gogoa galdu ez dagien.



Jesukristoren Ebanjelioa San Lukasen liburutik (Lk 2, 41‑52)



         Jesusen gurasoak Jerusalenera joaten ziran urtero, Pazko-jaietan. Jesusek hamabi urte bete zituanean, Jerusalenera igo eben jaietara, ohiturea zan lez. Jaiegunak amaitu ziranean, etxera bihurtu ziran; Jesus umea, ostera, Jerusalenen gelditu zan, bere gurasoak ez ekiela. Eta lagunen artean etorrelakoan, egun beteko bidea egin ondoren, Haren bila hasi ziran taldeko ahaide eta ezagunen artean. Baina aurkitu ez, eta Jerusalenera bihurti ziran Haren bila.

         Hiru egun barru, jauretxean aurkitu eben, irakasleen erdian jesarrita, hareei entzuten eta itaunka. Entzuten eutsoen guztiak harrituta egozan haren adimenagaz eta emoten ebazan erantzunakaz. Gurasoak, ikusi ebenean, harrituta gelditu ziran.

         Amak honan esan eutson: “Seme, baina zergaitik egin deuskuzu hori? Hara zelako atsekabez ibili garean aita eta biok zure bila!” Harek, orduan: “Zergaitik ibili zaree nire bila? Ez zenkien Nik neure Aitaren etxean egon behar nebana ala?” Hareek, ostera, ez eben ulertu Jesusek esan nahi ebana.

         Jesus Nazaretera jatsi zan eurakaz, eta euren menpean jarraitu eban. Haren amak bere bihotzean gordetan zituan gauza guztiok.

         Jesus, barriz, aurrera joian jakintzan, gorpuzkeran eta grazian, Jainkoaren eta gizonen begietan.




No hay comentarios: