Domekan Familia Ospakizuna

miércoles, 23 de abril de 2014

Lemoa: zapatuan Arratiako gaztetxoen topaketa

Ihazko topaketea Bedian
Datorren zapatuan, maiatzaren 3an, arrastiko 5etan ospatuko da Lemoan Arratiako gaztetxoen topaketea. Hori dala-eta, egitarau aberatsa prestatu da parrokia guztien laguntzaz.

Bedia, Igorre, Lemoa eta Zeanuriko taldeak hartuko dabe parte.

Ongi etorriaren ostean, jolasak eta ginkana egongo da. Jarraitzeko ospakizuna eta amaitzeko merendola bat. 

Arrastiko 8etarako amaitzea aurre ikusi dabe antolatzaileek, aurten Lemoako taldeko neska-mutilak.


No hay comentarios: