Domekan Familia Ospakizuna

domingo, 17 de abril de 2022

Pazkopila edo morrokotea

Pazko-igandean morrokotea izango da Gorbeialdeko okindegietan.
Aita-amabitxiek besoetakoari morrokotea oparitzeko ohitura ez da galdu Gorbeialdeko herrietan. 
Gorbeialdea revive la tradición de la morrokota. El domingo de Pascua los padrinos y madrinas regalan a sus ahijad@s un panecillo con uno o varios huevos incrustados.

Morrokote:
Ref. al pan especial que las madrinas regalaban a sus ahijados y ahijadas por Pascua de Resurrección, gralm. de forma triangular.



Labayru hiztegian. 

Kristautasunean Pazko-eguna jai handia da, Kristoren berpizkundea ospatzen baita. Egun horretan elizkizunekin batera oraindino ohitura zahar bat errepikatzen da urtero zenbait herritan, eta bereziki Gorbeialdeko herrietan: usadio hau aita-amabitxiek beraien besoetakoei arrautza bat edo gehiago daramatzan ogi berezi bat oparitzean datza. Ogi horrek izen ezberdinak hartzen ditu eskualdeen arabera: mokotsa, morrokotea, olatea, kornitea, pazkopile... 

           
Inauterien ostean, Garizuma eta Aste Santua datoz. Aste Santua Erramu-igandearen eta Pazko-igandearen artean luzatzen da eta bertan Jesusen pasioa, heriotza eta berpizkundea gogoratzen dira. Larunbat Santuko gau-ospakizunean, Jesus berpiztua errepresentatzen duen su berria pizten da, Kristok heriotza gainditu duela adierazteko; hurrengo egunean, Pazko-igandean, elizkizunekin batera oraindino ohitura zahar bat errepikatzen da urtero Bizkaiko zenbait herritan, eta batez ere Gorbeialdean, usadio hau aita-amabitxiek beraien besoetakoei arrautza bat edo gehiago daramatzan ogi berezi bat oparitzean datza. Ogi horrek izen ezberdinak hartzen ditu eskualdeen arabera: mokotsa edo morrokotea Arratian, olatea Orozkon, pazkopile Busturian, Kornitea Santurtzin... Itxurari dagokionez, toki batzuetan borobilak izaten dira eta beste batzuetan triangelu itxurakoak. 

            Morrokotea, mokotsa, olatea, pazko opila, kornitea... Pazko aldian oparitzen diren arrautzadun ogi horien esanahian arakatzerakoan, kontuan izan behar da antzinako kultura askotan arrautza jaiotzaren, ugalkortasunaren eta berpizkundearen sinboloa zela, eta badirudi kristauen artean berpiztu den Kristo errepresentatzen duela. Argi dagoena zera da: aita-amabitxien eta besoetakoaren arteko erlazio bat adierazten duela, eta bateoarekin ere zerikusia eduki dezakeela.

Pazkoetan arrautza oparitzea munduko hainbat herrialdetan mantentzen den ohitura da, besteak beste Ingalaterran, Estatu Batuetan eta Erdialdeko Europan. Katalunia aldean ere txokolatezko arrautza, mona deritzona, oparitzen diete aita-amabitxiek besoetakoei.

Nahiz eta oraindino bizirik iraun, pazko opila oparitzeko tradizioaren indarra galtzea beste garai batzuetan baserrietan astero egiten zen labe-suaren gainbeherarekin batera gertatu da. Lehenago baserri bakoitzak, larunbatero aste osorako ogia egiten zuen eta Pazko-igandea bezperan, Larunbat Santu egunean, asteko labe-sua aprobetxatuz egiten ziren pazko opilak. Gaur egun, baserrietako labe-sua ia-ia iraganeko erlikia bihurtu bada ere, badira han-hemenka ohitura zaharrari eusten dioten okindegiek eta Gorbeialdeko herrietan behintzan pazko opilak oparitzeko aukera izaten da. 

Holan, adibidez, Dima, Areatza eta Zeanuriko okindegietan.
Gorbeialdea revive la tradición de la morrokota
El domingo de Pascua los padrinos y madrinas regalan a sus ahijad@s un panecillo con uno o varios huevos incrustados
La Pascua es un gran día para la cristiandad, ya que representa la resurrección de Cristo. Ese día, además de las celebraciones religiosas, en algunos pueblos de Bizkaia, y muy especialmente en Gorbeialdea, todos los años reviven  una costumbre ancentral consistente en el regalo por parte de los padrinos y madrinas  a sus ahijad@s de un pan con uno o varios huevos incrustados. Esta torta pascual se denomina de diferente manera según la comarca: mokotsa, morrokota, olatea, kornite, pazkopile...

Al Carnaval le suceden la Cuaresma y la Semana Santa. La Semana Santa  comienza el Domingo de Ramos y finaliza el Domingo de Resurrección; son días dedicados a conmemorar la pasión y muerte de Jesucristo, que culminan con la Pascua,  símbolo de su Resurrección. 

Una costumbre pascual —en otros tiempos muy extendida en toda Euskal Herria— que aún pervive en algunas localidades de Bizkaia  y en especial en la zona de Gorbeialdea, consiste en el regalo por parte de los padrinos y madrinas  a sus ahijad@s de un pan con uno o varios huevos incrustados. Este panecillo es presentado de diferentes formas —circular o triangular— y recibe diversas denominaciones: mokotsa o morrokota en la zona de Arratia, olatea en Orozko, pazkopile en Busturia, cornite en Santurtzi.... 

            Al parecer, esta tradición tiene su origen en el paganismo, ya que una gran cantidad de costumbres paganas que celebraban el retorno de la primavera se introdujeron en la Pascua. Desde los comienzos de la humanidad, el huevo fue sinónimo de nacimiento, fertilidad y resurrección, y estos panecillos con huevo y/o los huevos de Pascua son símbolo de Cristo resucitado. En su asimilación al cristianismo la costumbre de obsequiar la morrokota o mokotsa puede rememorar el bautismo y expresa una relación entre el padrino y la madrina y el ahijad@.

            Aunque se trata de una tradición que aún pervive, su vigencia ha ido pareja a la fabricación del pan casero, ya que las morrokotas o mokotsas se elaboraban aprovechando la hornada semanal que se realizaba en los caseríos, concretamente el Sábado Santo, víspera del Domingo de Resurrección. 

A pesar de que actualmente la realización de la hornada semanal ha desaparecido de los caseríos, todos aquellos padrinos y madrinas que quieran obsequiar la morrokota o mokotsa a sus ahijad@s el próximo 16 de abril, Domingo de Pascua de Resurrección,  podrán adquirir estas tortas pascuales en las panaderías de los municipios de Gorbeialdea.

Por ejemplo, en las panaderías de Areatza, Dima y Zeanuri.

Testua: Jon Urutxurtu Argazkiak: Jon Urutxurtu eta Arratiako Eliza (Bibiñe Pujana morrokotea eskuan)


No hay comentarios: