Zer dan Aste Santua minutu baten azaldua

sábado, 7 de junio de 2014

Ondarea jaso eta jagon: Arratiako Errogatibea Urkiolara 2014



Bagilearen 14an egingo da Arratiatik Urkiolarako errogatibea
 “... Aita San Antoniok barriak egingo ditu” dino kopla zaharrak, eta oinetakoak urrutzeko aukerea izango dabe Arratiako oinezko errogatiban parte hartu gura dabenek. 

Arratia, de rogativa a Urkiola

Bagilearen 14an, zapatuan, egingo da Urkiolara, Paduako San Antonioren santutegira errogatibea; tradizinoa jarraituz, San Antonio egunaren osteko zapatuan izaten da arratiarren errogatiba eguna; lehenago herri bakotxak bere errogatibea antolatzen baeban be, azken urteotan,  Arratiako parrokia guztiak aldi berean joaten dira Urkiolara, bailarako abadeakaz batera; horretarako, Mankomunitateak autobus bat ipiniko dau. Dana dala, erromes guztiak ez dira autobusean joango, batzuk euren kotxeetan eta beste batzuk oinez joango dira eta. Ganera, Zeanuritik eta Dimatik Urkiolara oinezko ibilaldi gidatuak be prestatu dira.


Egitaraua

Aurtengo errogatibea “Ondarea jaso eta jagon” lemapean egingo da eta kartelak Jon Urutxurturen argazki bat hartzen dau oinarritzat: Urkiolako Santutegia naturan batua. Ondare naturala giza ondarearen kabi.
Hamaikak baino lehentxoago, ongietorria emongo jake oinez, autobusean edo euren kotxeetan Urkiolara hurreratutako arratiar erromesei. Ondoren, eta aspaldiko usadioa jarraituz, letaniak abestuz sartuko dira erromesak Urkiolako Santutegira, 11:00etan Arratiako abadeak emongo daben mezea ospatzeko. Meza ostean, Arantzazuko parrokiak,  aurtengo errogatibearen antolatzailea, lemeagaz bat datorren sinbolo bat eskainiko deutsee Urkiolara hurreratu diranei. Eta ekitaldi honegaz  egitarauari amaierea emongo jako. Autobusean etorritakoak 13:00etan euren herritara itzuliko dira.

Oinezko ibilaldi gidatuak

 Igaz legez aurten be Arratiatik Urkiolara joateko  ibilaldi gidatuak egiteko aukerea izango da. Orain arte be Dimatik, Igorretik, Areatzatik... hainbat jende joaten izan da oinez Urkiolara, baina aurten Dimatik eta Zeanuritik abiatuz, ibilaldi gidatuak egiteko aukerea izango da, holan, Arratia eta Urkiola lotzen dauzan bide klasikoetako bi ezagutzera emoteko. Urteereak Dimako plazan goizeko 06:00etan izango da eta Zeanuriko plazan 07:30etan.
 
Aita Juan Jose eta Esteban abadeak gogoan

Meza amaieran Arratiako Eleizeak gogoan izango ditu aurten hil diren abade bi. Aita Juan Jose sakramentinoak urte asko egin ebazan gure artean. Esteban abadeak lau urte be ez, baina oso estimatua izan da. Esker onez gogoratuko dira abade biok aurtengo errogatibako mezatan.

Gehiago jakiteko



No hay comentarios: