Espiritu Santua Mendekoste Jaia

miércoles, 19 de noviembre de 2014

Arteako balea, San Martin eta umeak

Lehengo domekan Lemoan ikusi eben balea... Artean aurkitu dabe domekan, San Martin ermitean, umez inguraturik! Aupa Jonas! Ez itxi entzungorrak izaten Jainkoaren deiari. Begiak erne eta belarriak garbi!

Artean dago San Martin eta San Antolin ermitea. Jai eguneko hurrengo domekan ospatu dabe Arteako seme-alabak jai handi hau familia giroan.

Eguraldi ona aprobetxatuz, kotxez zein oinez, hainbat familia ikusten zan Garaitik gora Etzezarragako San Martin ermitarako bidean.

San Martinen bizimodua gogoratu eta ospatuz gain, Arteako katekesiko hainbat familiak ere Gure begiak dinamikari jarraipena emon eutsien.

Nagusitxoak Jonasen istorioa kontatu euskuen txandaka, fitxa apaindu ederrak erabiliz. Txikiagoak Jonas eta balearen eskulanak aurketzu ebezen. Danok gabonetako jaiotzaren irudi bana aurkeztu eben: laster prestau behar dogu jaiotza! Ermitan gengozan guztiok otoitz eta kanta egin genduan.

Mezea amaitu eta hamabitakoa jateko aukerea be hartu eben bertara joan zirenak.

Domeka ederra benetan. Hona hemen Ander Etxebarriaren argazki batzuk egun hau gogoratzeko.




No hay comentarios: