Zer dan Aste Santua minutu baten azaldua

miércoles, 26 de noviembre de 2014

Igorreko balea eta Zeanuriko balea

Igorren, Jon, Idoia eta ume bi
Asteburu honetan barriro ikusi da balea Arratian. Zapatuan Igorren egon zan Jonasen balea eta domeka goizez Zeanurin ikusi dabe. Aurretiaz Lemoa eta Artean be ikusia izan da balea. Errekan gora eta behera ibiliko ete da?

Leku bietan Lemoako umeek prestatutako aurkezpena erabili zan. Irudiak margoztuak agertu ala, neska-mutilek Jonasen istorioa azaltzen eben. Igorren lau neskatxi ibili ziran zeregin horretan, Zeanurin neska-mutilek.

Gurasoak eta bertaratutakoak, KTko famili ospakizunean Jonasen gora beherak ezagutu ebezen. Gauza bat da entzutea eta beste bat, gatxagoa, kasu egitea. Jonasi pasatu jakona guri be pasetan jaku sarritan.

Jonas eta balearen kasua lehen mailako umeek ederto azaldu eben eskulanak aurkeztuz Jesus: oraintxe Jonas bale kanpoan, oriantxe Jonas balearen sabel hotz, ilun eta tristean.



Kantak be ederto ziran eliza bietan, Zeanurin kitarra eta guztiz.

Hurrengo hitzordua Lemoan dogu, abenduaren 20an, zapatua, arrastiko 5etan hasita. Balea agertuko ete da?

Zeanuri


Gracias a distintos elementos hemos conocido la importancia de escuchar con los oídos limpios los mandatos y encargos: de aita, de ama, de Dios... Jonas nos ha explicado que una cosa es oír y otra hacer caso. Lo primero no es fácil, pero lo segundo ya tiene más dificultad.

Con el ppt de Lemoa, con la ficha trabajada en casa, con las manualidades de Jonas y la ballena, con el canto de Gure begiak hemos ido acercándonos al estilo de Jesús.

La próxima cita el sábado 20 de diciembre a las 5:00 p.m. en Lemoa. ¿Volverá a aparecer la ballena?


No hay comentarios: