Domekan Familia Ospakizuna

lunes, 6 de abril de 2015

300 kilo alkartasun batu eta banatu

300 kilo alkartasun batu eta banatu dira Zeanuriko Parrokian Eguen Santu honetan. Ekimena parrokiko gazteek sustatu eben Harribide Fundazioko gazteen alde. Eskerrik asko emoileei eta zorionak antolatzaileei!

Erramu domekaz irakurri eta zabaldu eben ohar bat Zeanuriko Andra Mari Parrokiko gazteak BATU eta BANATU kanpainari hasierea emonaz.

Jateko generoa eskatzen zan, alperrik galtzen ez dena, eta Egun Santuko mezatan batzea zan asmoa.

Ohitura hau aspaldikoa da Eleizean, baina azken aldi honetan indarra galdu dau Euskal Herrian eta ia desagertuta egon da. Meza Liburuan be, Eguen Santuan, dei egiten da prozesio bat egiteko opariak batuz pobreen alde.

Zeaniztaren erantzuna esku zabala izan da: olioa, arroza, lentejak, pastea... Zer ez zegoan han! Jendeak isil-isilik izten eban, Meza aurretik, inork jakin barik. Prozesio kutsua galdu zan baina ez jendearen alkartasuna.

300 kilo inguru jateko batu da.



Zer egingo da honegaz danagaz?

Harribide Fundazioaren esku itxiko da. Fundazio honek etxe batzuk mantentzen ditu etxe bako gazteak bertan bizi eta hazteko, lanbide bat irakatsi eta profesional mailan aurrera egiteko.


Los jóvenes de la parroquia de Zeanuri celebraron un Jueves Santo especial. Recogieron 300 kilos de alimentos para repartirlos a los necesitados recuperando así una antigua tradición relacionada con el día. Para la campaña utilizaron el lema del Gesto Diocesano de Solidaridad de este año, que se celebrará el próximo 17 de abril en Bilbao, “Batu eta Banatu”.

No hay comentarios: