Domekan Familia Ospakizuna

miércoles, 29 de abril de 2015

Zeanuriko KT: lehen penitentziak bateo eta guztiz

Jai handia bizi izando dogu Zeanurin Pazkoako laugarren domekan: zortzi neska mutilek lehen penitentzia osaptu eben eta Laida bateatu genduan. Zorionak guztioi! Zorionak familiei!

Eleizan sartu eta kitarra hotsak eta familienm kanta saioak entzuten ziran. Igerri igerrian zeozer berezia ospatu behar zala.

Jendea girotzeko gaztetxoen taldeak Artzain Onaren parabolaren atal bat antzeztu eben, txakur, ardi eta guztiz. Txalotzeko be egon zan jendea baina...



Jainkoagaz (edo senideagaz) lotzen gaituan soka ebagitea da pekatua.
Ebagi dan kordela korapilo batez lotu edo batu geinke, hori da parkamena.
Korapiloak gogoratuko deusku behin apurketa bat egon zala, behar bada ez dogu ahaztu baina parkatuta dagoena.

Hori azaldu eta gero neska mutilek, gurasoen lagunduta, adiskidetzearen sakramentua ospatu eben. Egunaren oroigarri abadeak kurutze txiki apal bana ezarri eutsen KT03 mailako umeoi.

 

Ospakizuna ez zan hemen bukatu, ez horixe. Ondoren Bateo eguneko ukapenak barriztau eta Laida bateatu genduan.
Egun alaia, tonteria bako fede bizi pozgarria konpartituz ospakizun gazte honetan.



No hay comentarios: