Garizuma 2018

martes, 16 de junio de 2015

Urtean zeharreko 12. domekea B urtea

Domeka honetarako liturgia lagungarriak euskeraz.


Subsidios litúrgicos bilingües para este domingo.

Irakurgaiak euskeraz.



                                    
 URTEAN ZEHARREKO XII. DOMEKEA - B


SARRERAKO OHARKIZUNA

            Senideok: Udaldian sartuta gagoz; eta, ziur asko, gehienok aukera gehiago izango dogu izadiagaz eta bere edertasunekin gozatzeko: itsasoa eta ondartza, mendiak... ezagutzen ez ditugun lurraldeak... "San Joan suak" eta jaiak ere, euren alaitasun giroaz, izadiaren indarra biziazotera eroaten gaitue. Guzti honek, Jaungoikoaren haunditasuna autortzera eroan behar gaitu.

            Gaurko ospakizunean, Jaungoiko haundi eta indartsuaren agerpen lez ikusiko dogu Jesus. Horregaitik, Haregan sinistera eta geure ustea Beragan jartera dei egingo jaku; Haren maitasun salbatzailea baino gauza indartsuagorik ez dagoalako.

            Prestau gaitezan Jaungoikoaren haunditasun hori eta bere guganako maitasuna ospatzeko.

            "Zein gozo ta eder dan..."


DAMU-OTOITZA

            Senideok: geure barruan isiltasuna eginez, konturatu eta damutu gaitezan geure pekatuaz eta eskatu dagigun Jaungoikoaren parkamena:

            - Jesus Jauna, gu pekatari izan arren, gugaitik zeure bizia emon dozuna. ERRUKI   JAUNA.

            - Jesus Jauna, errukiaren eta parkamenaren iturri agortuezina zareana. KRISTO, ERRUKI.

            - Jesus Jauna, zeure maitasunez inguratzen gaituzuna. ERRUKI, JAUNA.



HITZAREN LITURGIA


Job 38, 1. 8-11:

            Jaungoikoak ekaitzaren erditik berba egiten deutso Job santuari; eta itsasoko eta izadiko indar guztien jaun eta jabe lez agertzen jako.

Erantzun-Salmoa:  106. Salmoa

            Itsasoko ekaitz bildulgarri batetik onik urten diranen testigantza daukagu erantzun salmoan. Arriskuaren erdian, Jainkoaren agintea eta indarra ikusi dabe.

"Eskerrak Jaunari, Haren maitasuna betikoa da-ta.."



2 Kor 5, 14-17:

            Irakurgai honetan, San Paulok esango deusku, Jesusen heriotzeari esker, Haregan sinisten daben guztien bizitzea barriztauta gelditu dala.
Mk 4, 35-40:

            Kristo, Jaungoikoa dan aldetik, itsasoaren eta haizearen nagusi lez agertuko jaku gaurko Ebanjelioan. Goratu dagigun Izadiaren Jauna, zutunik, "Aleluia" abestuz.


JAINKO HERRIAREN OTOITZA

            Senideok, aurkeztu deioguzan geure eskariak gizaki guztiak salbau nahi dituan eta bere maitasunez inguratzen dituan Jaungoiko Aitari:

            - Kristau guztien alde: Jaungoikoaren maitasunaren eta errukiaren testigu zintzo izan gaitezala beti. ESKATU DEIOGUN JAUNARI.

            - Gure itsasgizonen alde: haizearen eta uraren nagusi dan Jaunak arrisku guztietatik zaindu dagizala eta portura onik eroan dagizala. ESKATU DEIOGUN JAUNARI.

            - Baserri munduan lan egiten daben guztien alde: euren lan neketsuan, eguraldi onak lagundu dagitsela eta Jaungoikoagaz esker oneko izaten jakin dagiela. ESKATU DEIOGUN JAUNARI.

            - Eukaristia honetan alkartuta gagozan guztion alde: Izadian zehar Jaungoikoaren  esku indartsua eta maitekorra aurkitzen jakin dagigula. ESKATU DEIOGUN    JAUNARI.

            Aita Jaungoikoa, ez gagizuz inoiz ere larrialdian bakarrik itzi, eta indartu gagizuz esturaldi guztietan. Jesukristo gure Jaunaren bitartez. Amen.


AZKEN AGURRA

            Jaunaren laguntza jaso dogu Eukaristia honetan. Elizatik urtetean, hemen berbaz esan doguna, egiteakin iragarri dagigula.

            "Eskerrik asko, Jauna..."












                                    URTEAN ZEHARREKO XII. DOMEKEA - B


SARRERAKO OHARKIZUNA

            Senideok: Udaldian sartuta gagoz; eta, ziur asko, gehienok aukera gehiago izango dogu izadiagaz eta bere edertasunekin gozatzeko: itsasoa eta ondartza, mendiak... ezagutzen ez ditugun lurraldeak... "San Joan suak" eta jaiak ere, euren alaitasun giroaz, izadiaren indarra biziazotera eroaten gaitue. Guzti honek, Jaungoikoaren haunditasuna autortzera eroan behar gaitu.

            En la Eucaristía nos sentimos de nuevo llamados por el Señor, a quien intentamos seguir con más o menos fidelidad.
            Hoy podemos admirar el mensaje del evangelio: los discípulos de Jesús tuvieron miedo, a pesar de que El iba con ellos en la barca. Jesús nos hace hoy esta pregunta:  ¿“de qué tenéis miedo”? Entremos  en oración y diálogo con Dios.

            Prestau gaitezan Jaungoikoaren haunditasun hori eta bere guganako maitasuna ospatzeko.

            "Zein gozo ta eder dan..."


DAMU-OTOITZA

            Senideok: geure barruan isiltasuna eginez, konturatu eta damutu gaitezan geure pekatuaz eta eskatu dagigun Jaungoikoaren parkamena:

            - Jesus Jauna, gu pekatari izan arren, gugaitik zeure bizia emon dozuna. ERRUKI   JAUNA.

            - Jesus Jauna, errukiaren eta parkamenaren iturri agortuezina zareana. KRISTO, ERRUKI.

            - Jesus Jauna, zeure maitasunez inguratzen gaituzuna. ERRUKI, JAUNA.


HITZAREN LITURGIA

Job 38, 1. 8-11:

            Jaungoikoak ekaitzaren erditik berba egiten deutso Job santuari; eta itsasoko eta izadiko indar guztien jaun eta jabe lez agertzen jako.
            En medio de las dificultades de la vida, es necesario acudir a Dios. Cada día hacemos un esfuerzo para aceptar el misterio de Dios que vive en medio de nosotros.

Erantzun-Salmoa:  106. Salmoa

            Itsasoko ekaitz bildulgarri batetik onik urten diranen testigantza daukagu erantzun salmoan. Arriskuaren erdian, Jainkoaren agintea eta indarra ikusi dabe.
            El salmista, hombre de fe, da gracias a Dios porque su mano fuerte, les ha librado del peligro.
"Eskerrak Jaunari, Haren maitasuna betikoa da-ta.."

2 Kor 5, 14-17:

            Irakurgai honetan, San Paulok esango deusku, Jesusen heriotzeari esker, Haregan sinisten daben guztien bizitzea barriztauta gelditu dala.
            Como nos dice San Pablo, nuestra vida se fundamenta en Cristo, muerto y resucitado.

Mk 4, 35-40:

            Escuchamos un mensaje que nos anuncia el Señor, que salva con poder y sale a nuestro encuentro.
            Kristo, Jaungoikoa dan aldetik, itsasoaren eta haizearen nagusi lez agertuko jaku gaurko Ebanjelioan. Goratu dagigun Izadiaren Jauna, zutunik, "Aleluia" abestuz.


JAINKO HERRIAREN OTOITZA

            Senideok, aurkeztu deioguzan geure eskariak gizaki guztiak salbau nahi dituan eta bere maitasunez inguratzen dituan Jaungoiko Aitari:

            - Kristau guztien alde: Jaungoikoaren maitasunaren eta errukiaren testigu zintzo izan gaitezala beti. ESKATU DEIOGUN JAUNARI.

            - Gure itsasgizonen alde: haizearen eta uraren nagusi dan Jaunak arrisku guztietatik zaindu dagizala eta portura onik eroan dagizala. ESKATU DEIOGUN JAUNARI.

            - Por los que sufren la inseguridad del trabajo, por los hombres del mar, por los trabajadores del campo. ESKATU DEIOGUN JAUNARI.

            - Por los que estamos aquí reunidos, para que nos mantengamos firmes en la fe, y ayudemos a quienes viven en la duda, o han perdido la esperanza. ESKATU DEIOGUN    JAUNARI.

            Aita Jaungoikoa, ez gagizuz inoiz ere larrialdian bakarrik itzi, eta indartu gagizuz esturaldi guztietan. Jesukristo gure Jaunaren bitartez. Amen.


AZKEN AGURRA

            Jaunaren laguntza jaso dogu Eukaristia honetan. Elizatik urtetean, hemen berbaz esan doguna, egiteakin iragarri dagigula.
            Dios nos dará su fuerza y su gracia, para que podamos vencer las dificultades de cada día. De esta forma, nuestra fe se hará más fuerte, y tendremos más ilusión para seguir a Jesús.
            Recibamos la bendición de Dios.

            "Eskerrik asko, Jauna..."











URTEAN ZEHARREKO XII. DOMEKEA

Hemen lehertuko da zure olatuen harrokeria.

Joben liburutik
(Job 38, 1. 8-11)

    Jaunak ekaitzaren erditik erantzun eutsan Jobi:
«Nork itxi eban itsasoa atez,
amaren sabeletik indarka urten ebanean?
Neuk emon neutsazan hodeiak soinekotzat
eta behe-lainoa ume-zapitzat.
Neuk ezarri neutsazan mugak,
ateak eta morroiloak ipiniz,
eta esan neutsan: "Honaino helduko zara, ez aurrerago;
hemen lehertuko da zure olatuen harrokeria"».

Erantzun-salmoa
(Sal 106, 23-24. 25-26. 28-29. 30-31)

Eskerrak Jaunari,
Haren maitasuna betikoa da-eta.

Edo Aleluia

Ontzietan itsasora sartu ziranak,
ur handiz sal-erosketara joan ziranak.
Hareek ikusi ebezan Jaunak eginak,
ur zabalean Haren mirariak.

Haren hitzera jagi zan ekaitz-haizea,
olatuak harrotuz oso gora:
Zeruraino igoten ziran, lezaraino jasten,
hareen barrua larritasunez joian urtzen.

Deadar egin eutsoen larrialdi haretan Jaunari,
eta atara zituan euren nahigabetik.
Haize leunez baretu eban ekaitza,
itsas-olatuak isildu egin ziran.

Poztu ziran ha isiltzean,
itzi zituen eurek gura eben kaiean.
Eskerrak emon begioez Jaunari
bere maitasunaren orde,
harrigarriak egin ditu-eta giza-semeen alde.

Barria hasi da.

San Paulo Apostoluak Korintotarrei egindako bigarren epistolatik
(2 Ko 5, 14-17)

    Senideok: Kristoren maitasunak behartzen gaitu; jakinik, bat danakaitik hil bada, danak hil dirala. Kristo danakaitik hil zan, bizi diranak ez daitezan eurentzat bizi, eurakaitik hil eta biztu dan Harentzat baino.
    Horregaitik, hemendik aurrera guk ez dogu inor giza legez ezagutzen. Eta inoiz Kristo giza legez ezagutu badogu ere, orain ez dogu holan ezagutzen. Kristorena dana, sorkari barria da; zaharrarenak egin dau; barria hasi da.

Nor dogu Hau?
Haizeak eta itsasoak ere obeditzen deutsoe-eta!

Jesu Kristoren Ebanjelioa San Markosen liburutik
(Mk 4, 35-40)

    Egun berean, ilunabarrean, Jesusek esan eutsen ikasleei: «Goazen itsasoaz bestaldera». Jentea itzi eta ontzian eroan eben Jesus, egoan lez. Beste ontzi batzuek ere jarraitu eutsoen.
    Hortan, haize bolada zakarrak urten eban, eta olatuek ontzia joten eben, ia urez beteteraino. Jesus, barriz, txopan lo egoan, buruko baten gainean. Esnatuazo eta esan eutsoen: «Maisu, ez al deutsu ardura gu galtzeak?» Harek, iratzarturik, hasarre egin eutsan haizeari, eta itsasoari esan: «Hago isilik! Geldi!» Gelditu zan haizea, eta barealdi handia egin zan.
    Jesusek esan eutsen: «Zergaitik bildur hori? Ez al dozue oraindino sinesmenik?» Bildur-ikaraz gelditu ziran, alkarri esanez: «Nor ete dogu Hau, Berak esana egiten dabe-eta haizeak eta itsasoak ere?»









 
Publicar un comentario