Zer dan Aste Santua minutu baten azaldua

jueves, 12 de noviembre de 2015

Arratiako altxorra jokoaren aurkezpen ekitaldia

Jone, Manu, Mikel, Bibiñe, Maddi, Edorta, Jesus eta Eneko
Arrastion danori eta ondo etorri. Gaur arrastien joko bat aurkeztu gura deutsuegu. Jokoaren izena Arratiko altxorra da. Jokoa zelangoa dan, zelan olgetan dan eta zelan erabili leiken esango deutsuegu. Baina horren aurretik, gure altxor horretariko batzukaz disfrutau behar dogu. Argazki kronika eta guztiz! Non erosi joko hau?



Non erosi joko hau? Artea: Herriko taberna. Igorre: Estankoa eta Zazpi Haizetara. Zeanuri: Itsasne Txutxeak.   Areatza: Gauzak opari denda.    Bedia:  Mari Cruz Janari denda. Lemoa:  Foto Tibur eta Marigorringo Txutxeak. Dima: Axlor Taberna.



BIBIÑE - EDORTARI SARRERA EMON: Aurkezpenari hasierea emoteko, Arratien ohiturea dan moduan, bertsolari batek hasiko dau ekitaldia. Zeanurin badau bertsozaletasuna, eta aspaldien betsolari barriak be egin jakuz. Gaur bertsolari barri-barria eta gaztea, labatik harakoa. Aurrera Edorta.

EDORTA

BIBIÑE - IPUIN KONTAKETARI SARREREA: Eta Arratien altxorrik badau ipuinak dira; gure kondairak, ipuinak, mitoak...; urteetan ondo gordeta eta zainduta euki doguzanak.

JONE- BIBIÑERI SARRERERA EMON: Eta ipuinak nok kontau be euki dogu Arratien; gure ipuin kontalariek. Nik gure tribialeko pregunte bat egin behar deutsuet, ia igarten dozuen nor dan. Entzun zur-zur:
Andrazkoa eta Zeanurikoa da, ipuin kontalarie eta antzerki be egiten dau, nor da?  Bai horixe, Bibiñe, ia kontau ba ipuin bat.

BIBIÑE


JONE- TXISTULARIARI SARREREA EMON: Eskerrik asko Bibiñe. Eta oin beste altxor bat, antzarraren jokoan egiten dan moduan, altxorretik altxorrera goaz.

BIBIÑE - TXISTUARI SARREREA: Gure soinuetatik alaiena, finena, ederrena, txistuaren soinua. Txistuaren soinu alaia... Aurrera Jesus, Mikel eta Maddi.



BIBIÑE - JUAN MANUELERI SARREREA: Jesus, Mikel eta Maddi, eskerrik asko. Badakizue ze egun dan gaur? San Martin. Sanmartinesak badakizue zer diren?****

JONE- JUAN MANUELERI SARREREA: Ba horixe, sanmartinesak kantetako Juan Manuel Etxebarria etorri jaku Zeberiotik. Amagandik batu eban altxor hau eta horreexek kantauko deuskuz.

JUAN MANUEL

BIBIÑE -Arrasti guztia jarraituko geunke altxorrik altxor, baina denporea aurrera doa eta hemen  zagozen ume eta helduok jolasa bera ikusteko gogoa eukiko dozue.ia Jone kontau apur bat zelan olgetan dan.

JONE- JOLASAREN AURKEZPENA: Jolas hau ez da antzarraren jokoa, baina badauka antza; ez da tribiala be, baina badauka antza. Dadoakaz jolasten da. Banaka zein ekipoak eginda jolastu daiteke.

Mendi baten urten, Urkiolan edo Gorbeian (horretarako 5a lortu behar da daoan) eta Arratiako herriak zeharkatuz, 12 txartelak edota gehien eskuratzen dituenak irabazten dau. Dadoan bosta atarata jaitsi edo igon daiteke, Urkiolatik Zeanuri, Otxandio edo Dimara, Gorbeiatik Ubide, Zeanuri edo Areatzara.

Zelan lortu txartelak? Herri batera edo mendi batera heldu ezkero bere txartela eskuratzen dau jokalariak.12 txartelak eskuratzen dituenak irabazten dau.

Aparteko laukiak: herriak (txartelak lortzen dozuz), tranbiak, zubiak, kobak (oba).

Jokatzeko moduak bi dira: Oka estilora (Dadoagaz aurrea zoaz, edozien norabidetan, txartelen bila. Ez dago itaunik); edo Tribial estilora. Jolas honek baditu  hainbat itaun sorta gai debardinakaz. Jolasten hasi aurretik itaun sorta bat aukeratzen da: ohiturak, literatura, kirolak, musika... hainbat gai. Jokalariek epaile bat be aukeratuko dabe. Lauki batera heltzerakoan, laukiari dagokion itauna egingo dau epaileak. Asmatu ezkeroz, ondo, hor geratzen da fitxa. Huts egin ezkeroz, etorri dan lekura itzuli beharko dau jokalariak.
BIBIÑE.- Joko polita eskolarako, etxean olgetako, ludotekarako, gabonetan oparitzeko... eta nork egin dau joko hau???***
Egileak asko izan dira, euren artean aitamen berezia merezi dabe Zeanuriko gazte talde bat eta Manu Etxebarria zeberioztarrak. Diseinu lanak Javier Lacalle Laka artista zornotzarrak egin ditu. Eskerrak emon behar deutsieguz eurei
Arratiako Altxorraren edizinoa eta zabalkundea egiteko laguntasuna emon daure Arratiako Udalen Mankomunidadeak, eta Areatza, Artea, Bedia, Dima, Lemoa eta Zeanuriko Udalak. Eskerrak emoten deutsieguz emondako laguntasunagaitik.
Eta jokoa zelan banatuko da?
Jokoa zabalduko da erakunde laguntzaileen bitartez (udaletxe eta mankomunitatea) eta Arratiako parrokietan. Herrietako dendetan be erosteko aukerea egongo da. Zeanurin, esaterako, momentuz Itsasnenean egongo da.
BIBIÑE.- Eta gaur jolas batzuk banatuko doguz, egile batzuen artean. Joko bat emongo deutsogu Diseinu lana egin dauan Javier Lacalle Laka artista zornotzarrari. Gaur ezin izan da etorri eta bialduko deutsagu joko bat.

eta beste joko bat Juan Manuel Etxebarriari, berak emon deuskun laguntasunagatik.

Jolasak euki leiz akatsak. Holan bada, ondo dau esatea, zuzenketak sartzeko. Gainera, baditu  itaun sortak???, baina barriak be egin leiz, gai barriakaz edo dagozan gaiak sakonduz.

Gure aldetik ez daukagu besterik esateko. Eskerrik asko danori etortearren  eta ondo pasau olgetan eta Arratia barru barrutik ezagutzen.


No hay comentarios: