Espiritu Santua Mendekoste Jaia

domingo, 22 de octubre de 2017

Behartsuen Eguna Jornada de los Pobres



Azaroak 19 Noviembre Mundu mailako Pobrearen Eguna ospatuko dala-eta, Jornada Mundial de los pobres Frantzisko aita santuaren gogoeta luzatu genduan blog honetan bere idazkia hartuta abiapuntu. Hona hemen Caritas Arratiak proposatutako ekintzak egun honen inguruan...



Azaroak 12, meza guztietan, ohartu zapatuko kanpai hotsak eta dirua batzeko kutxa jarri leku nabarmen baten

Azaroak 17, barikua, Eleizbarrutiko alkartasun ezaugarria

Azaroak  18, zapatua, 12:00etan, parrokia eta ermiteako kanpaiak jo.

Gure herrietan, larrialdi baten aurrean, kanpaiak joteko ohitura egoan. Pobreziaren larrialdia dala-eta, guk be joko doguz Arratia osoan zehar, munduko pobreen egoeraz gure kontzientziak esnatzeko.

Kanpai hotsak otoitzerako deia be badira. Herritar eta eleiztarrak gonbidatzen doguz domekako otoitzaldirako.

Azaroak 19, domekea, meza guztietan gure otoitza izango da gai honen ingurukoa.

Hilean familiaren diru-sarerren %1 (edo borondatea) konpartitzear gonbidatuko dogu.

Arratian batutako diru hori Harribide Fundazioari emongo deutsagu, gure artean dagoen pobreziari aurre egiteko lagungarri legez.





Hona hemen, gai honi buruz, Angel Mari Peñagarikanok botatako bertsoak...


Ez dakit ondo osatzen garen
sinesmenez edo fedez,
Aita Santuak esan dauena
ausnar dagigun mesedez,
gaurko mundua ipini dogu
hankaz gora ta aldrebes,
pobreak holan geratu dira
ez laguntza ta ez babes,
mundu hontako ondasun gehien
gitxi batzuk jaten dabez.

                        -2-

Aspalditxoan aita Francisco
dabil esan eta esan,
zelan gagozan irakur leike
goizeroko gure prentsan,
batzuek gosez  , aldiz besteak
milloi ederrak despentsan,
dirurik gehien gastatzen baita
armetan eta defentsan,
mundu txiki hau danona da ta
zabalak izan gaitezan.


                        -3-

Batzuk daukie sabela eta
sakela ondo betea,
ta beste batzuk sakela hutsik
ta gatxa zerbait jatea.
Eskuzabala izatea ez da
“Kristaua naiz” esatea.
Kristautasuna ez da bakarrik
mezetara joatea,
kristautasunak oinarri dauka
behar dabenei emotea.

Bertsoak: Angel Mari Peñagarikano 

......................................................................



                                                                          
                                 URTEAN ZEHARREKO XXXIII. DOMEKEA – A
Azaroak 19
POBREEN MUNDU MAILAKO LEHEN EGUNA


SARRERAKO OHARKIZUNA


             Senideok:  egun on eta ondo etorri Jaunaren Egunean, Eukaristia ospatzera etorri zareen guztioi.
            Gaur, Pobreen Mundu Mailako Lehen Eguna dogu.  Aita Santuak dei berezi bat egiten deusku,  munduan zehar pobreek bizi daben egoera larria dala ta. Dei honegaz bat eginik,
atzo, Arratiako Elizatan kanpaiak jo ziran: gure belarrietara eta batez ere gure bihotzera heldu ete ziran?
            Jesusen Ebanjelioaren muinean sartzen bagara, lehenengo aurkituko ditugunak pobreak dira. Guk, Jesusi jarraitu nahirik zeozer egin gura dogu. Lehenengo ta behin otoitz Jainko Aita_Amari pobreen alde, bizitza duinagoa izan dagien eta gure aldetik garanetik eta daukagunetik konpartituz. Aurrean dogu kutxa, gure diru-aportazioa egiteko.

       Emon deiogun hasierea Eukaristiari abestuz

Goazen alkarturik
biztuta fedea,
argitan zabalik
maitasun bidea.
Zuzentasunez egin dagigun
maitasun bide zabal argia,
gure artean lagunduz beti,
emonez eskua ta ogia.


DAMU-OTOITZA

   Senideok: isilean eta damututa, parkamena eskatu deiogun Jaunari, bere Erreinuaren alde lan gitxi egiten dogulako:

   - Jesus Jauna, Zuk emoten deuskuzuzan dohaiak frutu emon barik gelditzen diralako.           ERRUKI, JAUNA.

   - Jesus Jauna, gure astia eta dirua Jaungoikoaren eta anai-arreben zerbitzuan ipinten ez         ditugulako. KRISTO, ERRUKI.

   - Jesus Jauna, zure deiari erantzun kaxkarra emoten deutsagulako. ERRUKI, JAUNA.

HITZAREN LITURGIA

Deuteronomio 15,7-11

Irakurgai honetan, pobreenganako esku zabaltasuna eskatzen jaku,entzun dagigun Jaunaren deia
            Erantzun-Salmoa: 127. Salmoa

            Salmo-egileak hauxe diñosku: bakoitzari emon jakon zeregiña zintzo beteten dauanak, horrek izango dau barruko poza.

 "Bai doatsu gau ta egun...".


Lukas: 10,25…

Jesusek argi diñosku samariar onaren bitartez, zein izan behar dauan gure eginkizuna beharrizenean aurtzen dan baten ondoan.

Aleluia abestuz gertatu daiguzan gure bihotzak Jesusek esaten deuskuna entzuteko

HOMILI OSTEAN

Ez dakit ondo osatzen garen
sinesmenez edo fedez,
Aita Santuak esan dauena
hausnar dagigun mesedez,
gaurko mundua ipini dogu
hankaz gora ta aldrebes,
pobreak holan geratu dira
ez laguntza ta ez babes,
mundu hontako ondasun gehien
gitxi batzuk jaten dabez.

Aspalditxoan aita Francisco
dabil esan eta esan,
zelan gagozan irakur leike
goizeroko gure prentsan,
batzuek gosez  , aldiz besteak
milloi ederrak despentsan,
dirurik gehien gastatzen baita
armetan eta defentsan,
mundu txiki hau danona da ta
zabalak izan gaitezan.


Batzuk daukie sabela eta
sakela ondo betea,
ta beste batzuk sakela hutsik
ta gatxa zerbait jatea.
Eskuzabala izatea ez da
“Kristaua naiz” esatea.
Kristautasuna ez da bakarrik
mezetara joatea,
kristautasunak oinarri dauka
behar dabenei emotea.       Bertsoak: Angel Mari Peñagarikano


JAINKO HERRIAREN OTOITZA

   Aurkeztu daiguzan Jaunaren aurrean gure eta mundu guztiaren beharrizanak:

   - Eleizan arduraren bat daben guztien alde, Jesusen antzera pobreak maiteenak izanik euren alde beti jokatu dagien. ESKATU DEIOGUN    JAUNARI.

- Nazinoetako gobernuek zuzentasunez jokatuz, pobrezian bizi diran pertsonak eta herriak, euren benetako garapenerako behar dabena jaso dagien.ESKATU DEIOGUN JAUNARI.

- Gure gizarteko gaixo, baztertu eta zapalduen alde: ez dagiela aurkitu gugan aurkako jarrerarik, adiskidetasuna eta maitasuna baino. ESKATU DEIOGUN JAUNARI.

   - Eukaristia hau ospatzen dihardugun guztion alde: geure bizitza osoa behartsuen alde jarri  dagigula, eurak zoriontsuago izan daitezan eta Jaungoikoa goratua izan daiten. ESKATU DEIOGUN JAUNARI.

   Entzun, Aita, zure Semeagaz batera egin deutsuguzan otoitzak eta bete egizuz gure gurariak. Jesukristo gure Jaunaren bitartez. Amen.


AZKEN AGURRA

            Eukaristia honetan era berezi baten gogoan izan ditugu  munduko pobreak, gure eguneroko bizitzan ez daiguzala ahaztu, egoera larri honegaz hainbeste sufritzen dagozan pertsonak .

   "Lurreko pobreenak"


 


                                 URTEAN ZEHARREKO XXXIII. DOMEKEA – A
19 de noviembre
PRIMERA JORNADA MUNDIAL DE LOS POBRES

SARRERAKO OHARKIZUNA


             Senideok:  egun on eta ondo etorri Jaunaren Egunean, Eukaristia ospatzera etorri zareen guztioi.
            Gaur, Pobreen Mundu Mailako Lehen Eguna dogu.  Aita Santuak dei berezi bat egiten deusku,  munduan zehar pobreek bizi daben egoera larria dala ta.
            Jesusen Ebanjelioaren muinean sartzen bagara, lehenengo aurkituko ditugunak pobreak dira. Guk, Jesusi jarraitu nahirik zeozer egin gura dogu. Lehenengo ta behin otoitz Jainko Aita_Amari pobreen alde, bizitza duinagoa izan dagien.
            En este día mundial de la pobreza queremos escuchar el ”grito “ de  los pobres. Oramos por ellos y depositaremos en la caja que tenemos aquí delante nuestra aportación.
            El Papa nos dice: “Si realmente queremos encontrar a Cristo, es necesario que toquemos su cuerpo en el cuerpo llagado de los pobres” y nos invita “a compartir con los pobres a través de cualquier acción de solidaridad, como signo concreto de fraternidad”

       Emon deiogun hasierea Eukaristiari abestuz

Goazen alkarturik
biztuta fedea,
argitan zabalik
maitasun bidea.
Zuzentasunez egin dagigun
maitasun bide zabal argia,
gure artean lagunduz beti,
emonez eskua ta ogia.

DAMU-OTOITZA

   Senideok: isilean eta damututa, parkamena eskatu deiogun Jaunari, bere Erreinuaren alde lan gitxi egiten dogulako:

   - Jesus Jauna, Zuk emoten deuskuzuzan dohaiak frutu emon barik gelditzen diralako.ERRUKI, J.

   - Jesus Jauna, gure astia eta dirua Jaungoikoaren eta anai-arreben zerbitzuan ipinten ez         ditugulako. KRISTO, ERRUKI.

   - Jesus Jauna, zure deiari erantzun kaxkarra emoten deutsagulako. ERRUKI, JAUNA.

HITZAREN LITURGIA

Deuteronomio 15,7-11
Los pobres no son un problema, sino un recurso al cual acudir para acoger y vivir la esencia del Evangelio.
Irakurgai honetan, pobreenganako esku zabaltasuna eskatzen jaku,entzun dagigun Jaunaren deia.
Erantzun-Salmoa: 127. Salmoa

            Salmo-egileak hauxe diñosku: bakoitzari emon jakon zeregiña zintzo beteten dauanak, horrek izango dau barruko poza.
            El salmo 127 expresa el deseo de que Dios bendiga a quienes le temen. La bendición alcanza las realidades de la vida concreta: el fruto del trabajo, la vida pacífica...

 "Bai doatsu gau ta egun...".

Lukas: 10,25…

            Jesusek argi diñosku samariar onaren bitartez, zein izan behar dauan gure eginkizuna beharrizenean aurtzen dan baten ondoan.
            Ante la pregunta de ¿quién es mi prójimo? Jesús recurre a una parábola que plasma claramente cómo debemos actuar.

Aleluia abestuz gertatu daiguzan gure bihotzak Jesusek esaten deuskuna entzuteko

HOMILI OSTEAN








 




 
 





 


Ez dakit ondo osatzen garen
sinesmenez edo fedez,
Aita Santuak esan dauena
hausnar dagigun mesedez,
gaurko mundua ipini dogu
hankaz gora ta aldrebes,
pobreak holan geratu dira
ez laguntza ta ez babes,
mundu hontako ondasun gehien
gitxi batzuk jaten dabez.

Aspalditxoan aita Francisco
dabil esan eta esan,
zelan gagozan irakur leike
goizeroko gure prentsan,
batzuek gosez  , aldiz besteak
milloi ederrak despentsan,
dirurik gehien gastatzen baita
armetan eta defentsan,
mundu txiki hau danona da ta
zabalak izan gaitezan.


Batzuk daukie sabela eta
sakela ondo betea,
ta beste batzuk sakela hutsik
ta gatxa zerbait jatea.
Eskuzabala izatea ez da
“Kristaua naiz” esatea.
Kristautasuna ez da bakarrik
mezetara joatea,
kristautasunak oinarri dauka
                                 behar dabenei emotea.        
Bertsoak: Angel Mari Peñagarikano
 

  

  JAINKO HERRIAREN OTOITZA

   Aurkeztu daiguzan Jaunaren aurrean gure eta mundu guztiaren beharrizanak:

   - Eleizan, arduraren bat daben guztien alde, Jesusen antzera pobreak maiteenak izanik euren alde beti jokatu dagien. ESKATU DEIOGUN    JAUNARI.

- Nazinoetako gobernuek zuzentasunez jokatuz, pobrezian bizi diran pertsonak eta herriak, euren benetako garapenerako behar dabena jaso dagien.ESKATU DEIOGUN JAUNARI.

-  Por todos los que sienten que sus vidas están aplastadas, para los cuales el vivir se convierte en una pesada carga, para que los gobernantes y todos  nosotros seamos  capaces de construir un mundo más humano y fraterno. -  ESKATU DEIOGUN JAUNARI.

-  Por todos los que nos hemos reunido en esta celebración, para que nuestro seguimiento de Jesús sea de verdad, y con nuestro testimonio de vida, seamos signos de un Reino de libertad, de justicia y de paz para los demás.ESKATU DEIOGUN JAUNARI.

   Entzun, Aita, zure Semeagaz batera egin deutsuguzan otoitzak eta bete egizuz gure gurariak. Jesukristo gure Jaunaren bitartez. Amen.


AZKEN AGURRA

            Eukaristia honetan era berezi baten gogoan izan ditugu  munduko pobreak, gure eguneroko bizitzan ez daiguzala ahaztu, egoera larri honegaz hainbeste sufritzen dagozan pertsonak .
            En la eucaristía hemos orado por los pobres y nos hemos solidarizado con ellos; pero no nos conformemos con un día. Nuestro compromiso  nos pide  un estilo de vida  por derecho evangélico que nos lleva a compartir lo que somos y tenemos.
            Hartu dagigun Jaunaren bedeinkapena

   "Lurreko pobreenak"


.


 











URTEAN ZEHAR  XXXIII. DOMEKEA
Azaroak 19

Deuteronomio 15,7-11
 «Jaunak zeuen Jainkoak emongo deutsuen lurraldeko hiriren batean zuen herritarren bat behartsu badago, ez gogortu zuen bihotza, ez laguntzarik ukatu senide behartsuari; eskuzabal izango zarie berarekin eta  behar dauena emongo deutsezue maileguz.  Ez dakizuela, gero, etorri gogora pentsamendu zital hau: "Hur dago zazpigarren urtea, zor guztiak parkatzen direnekoa", herritar behartsuarekin zeken izan eta ezer emon barik ixteko; izan be, orduan  deiadar egingo leuskio behartsuak Jaunari zuen aurka, eta pekatutzat hartuko jatzue zeuen jokabidea.  Emon, beraz, eskuzabal, ez gogoz kontra, eta zeuen Jainko Jaunak zeuen eginkizun eta jarduera guztietan bedeinkatuko zaitue.
«Ez da herrian behartsurik faltako; horregaitik agintzen deutsuet zeuen herritarrekin, zeuen ardurapean dituzuen txiro eta behartsuekin, eskuzabal izateko.


Deuteronomio 15,7-11
 Si hay algún pobre entre tus hermanos, en alguna de las ciudades del país que el Señor, tu Dios, te da, no endurezcas tu corazón ni le cierres tu mano. 8 Ábrele tu mano y préstale lo que necesite para remediar su indigencia. 9 No abrigues en tu corazón estos perversos pensamientos: “Ya está cerca el séptimo año, el año de la remisión”, mirando por eso con malos ojos a tu hermano pobre, para no darle nada. Porque él apelaría al Señor y tú te harías culpable de un pecado. 10 Cuando le des algo, lo harás de buena gana. Así el Señor te bendecirá en todas tus obras y en todas las empresas que realices. 11 Es verdad que nunca faltarán pobres en tu país. Por eso yo te ordeno: abre generosamente tu mano al pobre, al hermano indigente que vive en tu tierra.

Erantzun‑Salmoa  Sal 127, 1-5

Dohatsu, Jaunaren bildur dana.

Dohatsu, Jaunaren bildur dana,
Haren bideetan dabilana.
Zeure eskuen lana dozu jango,
zoriontsu izango zara ta ondo jatzu joango.

Zure emaztea mahasti emonkorraren antzean,
zure etxe‑barruan;
zure semeak orio‑kimuen antzean, zure mahai‑inguruan.

Begira, holan izango da bedeinkatua gizona,
Jaunari bildur deutsona.
Jaunak Sion‑dik bedeinkatu zagizala,
Jerusalen dohatsu ikusiz beti bizi zaitezala.





Jesukristoren Ebanjelioa San Lukasen liburutik (Lk 10, 25-37)
    
     Alde haretan, etorri zan legegizon bat, eta azpikeriaz esan eutson Jesusi: Maisu, zer egin behar dot nik, betiko bizia lortzeko? Eta Jesusek esan eutson: Zer dago Legean idatzirik? Zer irakurten dozu han?
     Eta legegizonak: Maitatu egizu Jauna, zeure Jaungoikoa, bihotz‑bihotzez, gogo‑gogoz, zeure indar guztiz eta zeure adimen osoz; eta zure lagunurkoa, zeure burua lez.  Eta Jesusek erantzun eutson: Ondo esan dozu. Egizu holan, eta biziko zara. Baina legelariak, bere burua zuritu nahiez, esan eutson Jesusi: Nor dot, bada, nik neure lagunurko?
     Eta Jesusek orduan: Gizon bat etorren behin Jerusalendik behera, Jerikora, eta lapurren eskuetan jausi zan. Lapurrak, erantzi eta zauritu ondoren, erdi hilda itzita, alde egin eben. Hain zuzen, abade bat etorren  bide haretatik behera, eta ikusi eban; baina beste bide bazterretik aurrera jarraitu eban. Bardin egin eban han suertatu zan lebitar batek ere: ikusi, eta beste bide bazterretik aurrera jarraitu.
     Handik zehar bidez joian samariar bat, ostera, hurreratu egin zan, eta halan ikusita, errukia hartu eutson; eta hurreraturik, zauriak lotu eutsozan, olioa eta ardaoa gainera isuriz; eta bere abere gainean hartu eta ostatura eroan eban, eta han zaindu. Biharamunean, denario bi atara eta ostalariari emon eutsozan, esanez: Zaindu egizu, eta gehiago eralgiten badozu, honantzakoan neuk ordainduko deutsut.
     Hiru horreetatik, zein agertu zala deritzozu lapurren eskuetan jausi zan haren lagunurko? Legelariak erantzun eutson: Harentzat errukia izan ebana. Eta Jesusek orduan: Zoaz eta egin zeuk ere beste horrenbeste.     

Lukas: 10,25…

Pero el doctor de la Ley, para justificar su intervención, le hizo esta pregunta: «¿Y quién es mi prójimo?».  
Jesús volvió a tomar la palabra y le respondió: «Un hombre bajaba de Jerusalén a Jericó y cayó en manos de unos bandidos, que lo despojaron de todo, lo hirieron y se fueron, dejándolo medio muerto. 31 Casualmente bajaba por el mismo camino un sacerdote: lo vio y siguió de largo. 32 También pasó por allí un levita: lo vio y siguió su camino. 33 Pero un samaritano que viajaba por allí, al pasar junto a él, lo vio y se conmovió. 34 Entonces se acercó y vendó sus heridas, cubriéndolas con aceite y vino; después lo puso sobre su propia montura, lo condujo a un albergue y se encargó de cuidarlo. 35 Al día siguiente, sacó dos denarios y se los dio al dueño del albergue, diciéndole: “Cuídalo, y lo que gastes de más, te lo pagaré al volver”. 36 ¿Cuál de los tres te parece que se portó como prójimo del hombre asaltado por los ladrones?». 37 «El que tuvo compasión de él», le respondió el doctor. Y Jesús le dijo: «Ve, y procede tú de la misma manera».



No hay comentarios: