Espiritu Santua Mendekoste Jaia

miércoles, 13 de diciembre de 2017

Abenduko arbolea 3. astea

Etxean, katekesian edo parrokian erabilteko abenduko dinamika erreza. 3. astea.
Giza duintasuna, azkenak lehen



Jesu Kristoren Ebanjelioa San Joanen liburutik
(Jn 1, 6-8. 19-28)

Agertu zan gizon bat, Jainkoak bialdua: Joan eban izena. Autormenerako etorri zan: argiaren autormena egitera, haren bidez guztiek sinestu egien. Bera ez zan argia, argiaren autormena egin behar ebana baino.
          Hau da Joan Bateatzaileak egin eban autormena, juduek Jerusalemetik abadeak eta Levitarrak bera nor zan itauntzera bialdu eutsoezanean.
          Joanek argi eta garbi autortu eban: Ni ez naiz Mesias. Hareek itaundu eutsoen: Nor zara, bada? Elias zara?
Joanek erantzun: Ez. Hareek, orduan:  Etortekoa dan profetea al zara? Eta harek: Ez. Orduan, esan eutsoen: Nor zara, bada? Bialdu gaituenei erantzuna emon behar deutsegu. Zer dinozu zeure buruaz?
         Joanek, orduan:
-Ni, basamortuan oihuka diharduanaren ahotsa naz:
"Zuzendu bidea Jaunarentzat",
Isaias profeteak esan eban lez.
Bialdutako hareetariko batzuk fariseuak ziran, eta itaundu eutsoen: Zergaitik bateatzen dozu, bada, ez bazara Mesias, ez Elias, ez etortekoa dan Profetea?
Joanek erantzun eutsen: Nik urez bateatzen dot. Zeuen artean badozue, ostera, ezagutzen ez dozuen bat, nire ondoren datorrena; eta ni ez naz inor beraren oinetakoen lokarriak askatzeko ere.
Guzti hau Betanian jazo zan, Jordan ibaiaz bestaldean, han ziharduan-eta Joanek bateatzen.

Gogoeta:

Bateoa eta zuzentasuna dakarskuz gogora irakurgai honek.
Bateoan guztiok, gutarrak eta bestetarrak, emeak eta arrak, baltzak zein zuriak, Jainkoaren seme-alaba garela ospatzen dogu.
Gero hori onartu eta praktikatzea egunaro asko kostetan jaku bizitzan.
Horregaitik zuzentasunari edo justiziari bideak zabaltzeko, hau nahi eta nahiezkoa dogu: danok errespetatu eta tratatu begirunez eta karinoz.
Bateoa eta zuzentasuna, fedea eta justizia eskutik joan beharko litzatekez. Egingo dogu ahalegin hau abendualdi honetan? Gure bihotzean jaio gura dauan umetxoak lagunduko deusku horretan!

Irudia: 
Gorostian eskegi bateoa gogoratzen dauan ura, argia edo ezaugarriren bat.

Kanta: Zatoz Jauna

No hay comentarios: