Domekan Familia Ospakizuna

jueves, 14 de diciembre de 2017

Lemoa: sendotzen doaku fedearen arbolea!



Abenduan aurrera bigarren pausoa familia ospakizunean egin dogu Lemoan.


- Gure gizarteak pobreziazko basamortu baten antza daukala onartu eta ekonomia solidarioaren alde egiteko gogoa agertu dogu, bidezko merkataritza edo banka etikoa erabiliz esaterako. 

- Fedearen arbola be badoa itxura hartzen, oraingoan enborrean fijatu gara. Gure Jaungoikoa maitasuna eta zuzentasunak bereizten dabe.  Aita-Ama on batek bere seme-alabak maite eta babestuko leukezan moduan ahulenei gehiago emonez, holantxe jokatzen dau Berak.



 - Katekesiko nagusitxoak urteeran egutegiak eta Juanjo Elezkanoren, JAINKOA GUREKIN DUGU, CD barria eskeini deuskuez. Lemoatik be bagabiz Arratiako croud founding-a laguntzen.
 

- Azkenego oharretan abenduaren 16an arrastiko 5etan Bedian ospatuko dogun Kateko Gabon jairako ganbidapena luzatu dogu. Holan ba, laster arte!!!!

Bego Aristondo

No hay comentarios: